single

ARTISTAK

Rajab Suleiman & Kithara

0

Rajab Suleiman & Kithara Group

Rajab Suleiman & Kithara

Rajab Suleiman (qanun-a, akordeoia), Saada Nassor (ahotsa, rika), Karama Abdalla (baxua, koroak), Abdallah Jumanne (bongoak, dunbak, kidunbak), Foum Faki (ngoma, dunbak, kidunbak, rika)

Taarab musika, Zanzibarko musika espezifikoa: influentzia arabiarren, indiarren eta afrikarren nahasketa aberatsa da. Izan ere, Indiako Ozeanoko ibilbide komertzialetako puntu estrategikoa izan zen irla hainbat mendetan zehar. Qanun-aren (salterioaren) birtuosoa da Rajab Suleiman. Banda honen liderraren helburua da antzinako musika hori berritzea, belaunaldi berriak erakartzea, eta nazioarteko publikoari aurkeztea. Guretzat exotikoak diren instrumentuekin, eta Saada Nassor estilo horretako divak swahiliz abestutako melodiekin, Rajab Suleiman & Kithara-ren ikuskizuna oso erakargarria da.