single

ARTISTAK

Ray Gelato & The Enforcers

0

Ray Gelato moztua 900x c Lolo Vasco

Ray Gelato (saxoa), Gunther Kurmayr (pianoa), Ivan Kovacevic (kontrabaxua), Martí Elías (bateria)

Ray Gelatok, The Enforcers lagun dituela, betiko jazz klasiko onenaren energia gainezka duen show-a eskaintzen du. «Swingaren aitabitxia» goitizenez bataiatu duten saxofoi-jotzaile, abeslari eta orkestra-zuzendari bikain honek 40 eta 50. hamarraldietako jazzeko showmen handien tradizioari eusten dio, swingaren aroko konposizioen jatorrizko moldaketak interpretatuz. Ikuskizun oparo honek jazzak hasieratik bereak zituen bi osagai ditu: umorea eta entretenimendua. Gelatoren saxo tenorraren soinu mardulak –Ike Quebec-enean eta Illinois Jacquet-enean oinarritua–, bere abesteko estiloak –Louis Prima eta Louis Armstrongengandik ikasia–, showman gisa dituen dohainek, eta banda honentzat bereziki idatzitako moldaketa bikainek egungo swing musikaren estandarte nagusietako bat bihurtzen dute. Bira honetan, Gelatok bere disko berria aurkeztuko du, Energy!, Quadrant Records etxeak argitaratu berri diona.