single

ARTISTAK

Salvador Sobral

0

Salvador-Sobral-web

Salvador Sobral (ahotsa), Júlio Resende (pianoa, moldaketak), André Rosinha (kontrabaxua), Bruno Pedroso (bateria)

2017ko Eurovisioko jaialdiak beti jazzean aritu izan den abeslari portuges baten sentiberatasun artistiko itzelaren berri izateko aukera eman zigun. Kontinente guztiko ikus-entzuleak txunditu zituen bere arreba Luisak idatzitako Amar pelos dois ez-ohiko abestiarekin, Luisa ere abeslaria eta musikagilea baita. Salvador Sobralek garaipena lortu zuen eta bere ohiko sailera itzuli zen berehala: jazzera. 2016an argitaratu zuen bere banakako lehen diskoa, Excuse Me, Júlio Resende lagun zuela, Portugalgo jazzeko pianista ospetsuena, zeina berarekin izango baita Donostian ere. Bartzelonako Taller de Músics delakoan ikasia, Sobralen musikan bossa novaren, Latinoamerikako herri-musiken eta jazzeko izen historiko handi baten –Sobralek miresmen berezia dion Chet Baker tronpetaria– eraginak antzematen dira.