single

ARTISTAK

Sara Mansilla

0

Sara Mansilla 900 x

Sara Mansilla bizitza osoa darama musikaz inguraturik. Sei urte zituenean hasi zen gitarra jotzen ikasten musika eskola batean, ikastolako koruan, solfeoa ikasten… Egun, bere musikarekiko interesa jazzean, funkean, soulean, bluesean eta popean oinarritzen dira. Duela pare bat urte tabernetan kontzertuak ematen hasi zen eta Olatu Talkan izena eman ostean KontzerTourren sartu zen, Donostia Kulturak, Musikagelak eta beste hainbatek antolatutako ekitalditan jotzeko aukera edukiz. Gainera, Emuisk2016en itxiera kontzertuan parte hartu zuen eta orain MusikIrun maketa lehiaketarako hautatu dute. Diska bat grabatzea gustatuko litzaioke eta, pixkanaka-pixkanaka, bere kantak gorpuzten doa hori lortzeko.