single

ARTISTAK

Saxophone Summit

0

Sax Summit c  Jandro Cisneros

Dave Liebman (saxo tenorea, saxo sopranoa), Joe Lovano (saxo tenorea, klarinete altua), Greg Osby (saxo altua), Phil Markowitz (teklatuak), Cecil McBee (kontrabaxua), Billy Hart (bateria)

DownBeat aldizkariaren iritziz, Dave Liebman “musika garaikidearen saxofonista garrantzitsuenetakoa da”. 2011. urtean, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak jazz musikariei emandako sari gorenarekin omendu zuen: National Endowment for the Arts Jazz Master-arekin, alegia. Joe Lovano “egungo saxofonista kreatiboenetakoa da” Boston Globe-ren arabera, eta Greg Osbyk ibilbide luzea du lider zein laguntzaile gisa. Forman dagoen hirukote batekin osatzen dute taldea, bi legendarekin: Billy Hart bateria eta Cecil McBee kontrabaxua.

John Coltrane-ren azken garaiko musika abordatzen du Saxophone Summit-ek. Heriotza goiztiarra izan zen Coltrane-rena, eta azken urteetan melodia ederrak eta lirikoak konposatu zituen, taldearekin praktikatzen zuen free inprobisazioan disolbatzen zirenak. Garai hori ez da behar bezala esploratu, ez eta behar bezainbeste baloratu.