single

ARTISTAK

Sir the Baptist

0

Sir the Baptist moztua 900 x

William James Stokes (Sir the Baptist) (ahotsa), Shayla Augusta (ahotsa), Desmond Davis (bateria), Robert Woolridge Jr. (baxua)

Musika beltzean sekulako etorkizuna duen izen bat: Sir The Baptist. Haren musika-heziketa gospelean oinarritzen da, estilo horretan ikasi baitzuen abesten aita predikari zuen Chicagoko elizan. Orain indarrez sartu da souleko abeslari berrien unibertsora. Ray Charles-ek I Got A Woman-ekin 1950ean hasitako bide berberari ekin dio, nahiz eta Charles handiak kritika handiak jaso gospela eta popa bateratzen saiatzeagatik. Sir The Baptist-ek gauza bera bilatzen du: sakratua sekularrean txertatzea, mezu aurrerakoia eta berritzailea erabiliz. 2016ko udan Estatu Batuetako hainbat jaialdi handitan parte hartu zuen: Lollapalooza, Bonnaroo, Made In America, Afropunk… 2017an argitaratu du bere lehen LPa, Preacher’s Kid.