single

ARTISTAK

Sky Beats

0

Sky Beats moztua 900 x

Sky Beats

Gus González (bateria), Sergio Villar (gitarra), Lidia Insausti (ahotsa), Manu Gestido (baxua)

Donostiako Sky Beats bandak soul-aren sentsibilitatea eta rock-aren indarra fusionatzen ditu, askok musika genero garaikide bat bezala definitu dutena sortuz: soul ‘n’ roll-a. Lehen EPa 2013an grabatu zuten, Heineken Jazzaldian estreinatu zuten eta kopia guztiak saldu zituzten. Ordutik jaialdiaren edizio guztietan parte hartu dute; Fred Wesley, Stacie Collins edota Javier Vargas-en mailako musikariekin jo dute Espainiako Estatuko hainbat aretotan, eta Radio 3 bezalako hedabideen kritika apartak jaso dituzte. 2016an kaleratu zuten lehen disko luzea, Ad Libitum: gustu handiz egindako 11 abesti. Udan errepidea hartu eta Europan zehar bidaiatu zuten euren lana erakutsiz, eta berandu baino lehen, mundu guztira zabalduko dute.