single

ARTISTAK

The Disappointments

0

The Disappointments

Alberto Navascués (Hammond organoa), Jokin Pallarés (gitarra elektrikoa), Jon Uribeetxeberria (bateria), Mikel Navascués (baxua)

Baxu, gitarra, bateria eta Hammond organoz osatutako formazio klasikoa. Soul, be-bop, blues, Northern Soul eta Modjazz estiloen eraginak nabarmentzen dira taldearen lanetan. The Disappointments (Desengainuak) batez ere Hammond organoaren soinuan oinarritu eta musika beltzaren eraginak islatzen dituen talde bat baino zerbait gehiago da. Estereotipo artistikoekin eta jo beste erremediorik ez dagoen hainbat lan musikalekin asper-asper eginda, ikusirik egungo gaztediak zer nolako ideia duen musikariei buruz eta kalitateko dantza-aretoen abandonu tristeaz oharturik, behin horrekin guztiarekin “desengainatu” ostean, ez zuten beste biderik aurkitu berriro zutitu eta goian aipatutako joera horietako lan onenez osatutako errepertorio bat osatzea baino. Konposizio propio horietan, Jimmy Smith, Lou Donaldson edo Booker T. & The MG ́s-en eraginak antzematen dira; beste batzuetan, berriz, zinemako hainbat soinu beltzekin lotzen diren doinu eta erritmoak entzun daitezke, Shaft, Bullitt, Dirty Harry edo Starsky and Hutch filmetakoak barne direla.