single

ARTISTAK

The Disappointments

0

The-Disappointments

Katapulta logoa moztua

Alberto Navascues “Eskualo” (Hammond organoa), Jokin Pallares (gitarra elektrikoa), Jon Uribeetxeberria (bateria), Mikel Navascues (baxu elektrikoa)

The Disappointments (Kamusadak) Hammond organoaren soinuan eta musika beltzaren eraginetan oinarritutako musika talde bat baino zerbait gehiago da. Esan genezake egoera psikologiko bat dela, erritmoa eta musika sentitzeko era bat, baina, batez ere, zuzenean interpretatzeko modu bat. Soul, be-bop, blues, Northern Soul eta Modjazz-aren eragin argiak antzematen zaizkio. Taldearen zenbait konposizio propiotan hainbat eragin iradokitzen dira: Jimmy Smith, Lou Donaldson edota Booker T. & The M.G.’s; beste batzuetan, aldiz, zinemari lotutako musika beltzaren oihartzunak entzuten dira, Shaft, Bullitt, Dirty Harry edo Starsky and Hutch-en estiloko filmetakoak.