single

ARTISTAK

The Pretenders

0

The Pretenders moztua 900 x

Chrissie Hynde (ahotsa, gitarra), James Walbourne (gitarra), Nick Wilkinson (baxua), Martin Chambers (bateria), Carwyn Ellis (teklatuak)

The Pretenders sekula baino sasoi hobean daude. Londresko Royal Albert Hall-en apirilean eskaini duten kontzertu apartak eta, zortzi urtez nor bere aldetik ibili ondoren, argitaratu berri duten Alone diskoaren merkaturatze-ekitaldiek uda honetako modako talde bihurtu dute. Heineken Jazzaldiko ikus-entzuleak izango dira Alone diskoaren zuzeneko aurkezpena ikusten lehenengoetakoak; horregatik da emanaldi hori Jazzaldian irrika ikaragarriz itxaroten denetako bat. Kritikak aho batez onartu du Chrissie Hynde-ren talentu aparta agerian geratu dela berriro eta gitarra indartsuz eta hitz iradokitzailez osatutako haren musika gaurkotuaren aurrean gaudela, belaunaldi oso batentzat hain ezaguna den ahots nahastezin horrekin. Berak dioen bezala «48 orduko grabazioa eta 40 urteko prestakuntza kostatu zait».