single

ARTISTAK

Uri Caine Trio

0

Uri Caine c JBMillot1 moztua 900x

Uri Caine (pianoa), Mark Helias (baxua), Clarence Penn (bateria)

Uri Caine teklatuen jeinu bat da. Lehen ere harriturik utzi izan ditu entzuleak Donostian, bereziki, 2000. urtean, bere obraren integral bat eskaini zuenean zazpi proposamen desberdinen bitartez. Urte hartako edizioan egundoko erakustaldia egin zuen, bakarka, hirukoan, boskotea gehi DJa, eta beste zenbait formaziotan jo baitzuen, Mahler, Schumann eta Wagner-i buruz ondutako proiektuak aurkeztu zituenean eta Bach-en Goldberg bariazioen bere bertsioa eskaini zuenean, kasu honetan, Easo abesbatzaren lankidetzarekin. The New York Times egunkariak bi orrialde argitaratu zituen hainbat argazki eta Caineren integrala estaltzera bidalitako berriemaile bereziaren kronika barne, lehen aldia baitzen Cainek halako zerbait egiten zuela. Orain hiruko formatuan datorkigu denbora luzez lankide izan dituen bi musikari distiratsurekin, elkarrekin grabatu baitute Calibrated Thickness izenburuko disko aparta.