single

ARTISTAK

Le Workshop de Lyon

0

Le Workshop de Lyon muntaia

Jean Aussanaire (saxo altua, saxo sopranoa), Jean-Paul Autin (saxo altoa, saxo sopraninoa, klarinete baxua), Jean Bolcato (baxua, ahotsa), Cristian Rollet (bateria, perkusioa), Carlos “Zingaro” (biolinista gonbidatua)

Talde mitikoa da Lyongo Workshop-a. Europako jazz garaikide talderik interesgarriena ez ezik, bizitza luzeena duenetakoa da, bira honekin 50. urteurrena ospatzen du. Frantziako bakarlari garrantzitsuenak pasatu dira bertatik, eta jazz galiarraren erakusle aipagarrienetakoa da. Arfi kolektiboaren parte da (Folklore Imajinarioa Bilatzeko elkartea). Arfitik hirukote bat edota orkestra handi bat sor daiteke, geometria aldakorreko taldeak alegia, eta horietan musikariek euren onena ematen dute. Aurtengo Heineken Jazzaldian bi formaziorekin gozatu ahal izango dugu: Arfolia Libra eta Le Workshop de Lyon.