single

ARTISTAK

ZigJazzUnit

0

ZigJazzUnit

Stéphane Barbier (saxoa), Héron Loiret (pianoa), Marc Alibert (gitarra), Patrick Lateule (kontrabaxua), Anthony Lafargue (perkusioa), Frédéric Chambon (bateria)

Poncho Sanchezengandik hasi eta Ray Barretoraino, Chucho Valdés, Chick Corea edo Kenny Barronen lanetatik pasatuz, Latin Jazzeko konposizio giltzarrien bitartez, ZigJazzUniten musikak jazza dantzatzeko gonbita egiten du musika latinoaren zoramen-ukitua eransten diola. ZigJazzUniteko kide guztiak musikari adituak dira. Erreferentzia sendoak dituzte: Marc Alibertek Ella Fitzgerald eta Oscar Petersonen alboan jo zuen Nizako jazz-jaialdian, eta Stéphane Barbier-ek Jazz in Marciac-en jo izan du. Marc Alibert aspaldiko ezaguna dugu Donostiako Jazzaldian. Amateurren lehiaketa irabazi zuen 4. Jazzaldian (1969), laukote baten buruan jo zuen 3. eta 5. Jazzaldietan eta lehiaketatik kanpo, berriz, 6. eta 8. Jazzaldietan.