WP_Query Object ( [query] => Array ( [paged] => 7 [author_name] => festival ) [query_vars] => Array ( [paged] => 7 [author_name] => festival [error] => [m] => [p] => 0 [post_parent] => [subpost] => [subpost_id] => [attachment] => [attachment_id] => 0 [name] => [static] => [pagename] => [page_id] => 0 [second] => [minute] => [hour] => [day] => 0 [monthnum] => 0 [year] => 0 [w] => 0 [category_name] => [tag] => [cat] => [tag_id] => [author] => 2 [feed] => [tb] => [comments_popup] => [meta_key] => [meta_value] => [preview] => [s] => [sentence] => [fields] => [menu_order] => [category__in] => Array ( ) [category__not_in] => Array ( ) [category__and] => Array ( ) [post__in] => Array ( ) [post__not_in] => Array ( ) [tag__in] => Array ( ) [tag__not_in] => Array ( ) [tag__and] => Array ( ) [tag_slug__in] => Array ( ) [tag_slug__and] => Array ( ) [post_parent__in] => Array ( ) [post_parent__not_in] => Array ( ) [author__in] => Array ( ) [author__not_in] => Array ( ) [ignore_sticky_posts] => [suppress_filters] => [cache_results] => 1 [update_post_term_cache] => 1 [update_post_meta_cache] => 1 [post_type] => [posts_per_page] => 6 [nopaging] => [comments_per_page] => 50 [no_found_rows] => [order] => DESC ) [tax_query] => WP_Tax_Query Object ( [queries] => Array ( ) [relation] => AND [table_aliases:protected] => Array ( ) [queried_terms] => Array ( ) [primary_table] => wp_posts [primary_id_column] => ID ) [meta_query] => WP_Meta_Query Object ( [queries] => Array ( ) [relation] => [meta_table] => [meta_id_column] => [primary_table] => [primary_id_column] => [table_aliases:protected] => Array ( ) ) [date_query] => [queried_object] => WP_User Object ( [data] => stdClass Object ( [ID] => 2 [user_login] => jazzaldia [user_pass] => $P$BWAYBuwoHwu2JpyvCixFFfCMzD5PW6/ [user_nicename] => festival [user_email] => avisoswp@eurosintesis.com [user_url] => [user_registered] => 2015-06-09 06:42:19 [user_activation_key] => [user_status] => 0 [display_name] => jazzaldia ) [ID] => 2 [caps] => Array ( [jazzaldia] => 1 [translate] => 1 ) [cap_key] => wp_capabilities [roles] => Array ( [0] => jazzaldia ) [allcaps] => Array ( [edit_themes] => 1 [activate_plugins] => 1 [edit_plugins] => 1 [edit_users] => 1 [edit_files] => 1 [manage_options] => 1 [moderate_comments] => 1 [manage_categories] => 1 [manage_links] => 1 [upload_files] => 1 [import] => 1 [unfiltered_html] => 1 [edit_posts] => 1 [edit_others_posts] => 1 [edit_published_posts] => 1 [publish_posts] => 1 [edit_pages] => 1 [read] => 1 [level_10] => 1 [level_9] => 1 [level_8] => 1 [level_7] => 1 [level_6] => 1 [level_5] => 1 [level_4] => 1 [level_3] => 1 [level_2] => 1 [level_1] => 1 [level_0] => 1 [edit_others_pages] => 1 [edit_published_pages] => 1 [publish_pages] => 1 [delete_pages] => 1 [delete_others_pages] => 1 [delete_published_pages] => 1 [delete_posts] => 1 [delete_others_posts] => 1 [delete_published_posts] => 1 [delete_private_posts] => 1 [edit_private_posts] => 1 [read_private_posts] => 1 [delete_private_pages] => 1 [edit_private_pages] => 1 [read_private_pages] => 1 [delete_users] => 1 [create_users] => 1 [unfiltered_upload] => 1 [edit_dashboard] => 1 [delete_plugins] => 1 [install_themes] => 1 [list_users] => 1 [add_users] => 1 [promote_users] => 1 [edit_theme_options] => 1 [delete_themes] => 1 [export] => 1 [manage_eo_bookings] => 1 [manage_others_eo_bookings] => 1 [copy_posts] => 1 [edit_events] => 1 [publish_events] => 1 [delete_events] => 1 [edit_others_events] => 1 [delete_others_events] => 1 [read_private_events] => 1 [manage_venues] => 1 [manage_event_categories] => 1 [jazzaldia] => 1 [translate] => 1 ) [filter] => ) [queried_object_id] => 2 [request] => SELECT SQL_CALC_FOUND_ROWS wp_posts.ID FROM wp_posts JOIN wp_icl_translations t ON wp_posts.ID = t.element_id AND t.element_type IN ('post_post','post_page','post_event','post_artist') JOIN wp_icl_languages l ON t.language_code=l.code AND l.active=1 WHERE 1=1 AND (wp_posts.post_author = 2) AND wp_posts.post_type = 'post' AND (wp_posts.post_status = 'publish' OR wp_posts.post_status = 'confirmed') AND t.language_code='eu' ORDER BY wp_posts.post_date DESC LIMIT 36, 6 [posts] => Array ( [0] => WP_Post Object ( [ID] => 7075 [post_author] => 2 [post_date] => 2016-05-03 12:15:08 [post_date_gmt] => 2016-05-03 10:15:08 [post_content] => 12 Points jaialdiak, zeinaren xedea europar jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea den, bere hamargarren ediziorako egitaraua iragarri du: Donostian ospatuko da 2016ko uztailaren 20tik 23ra bitartean, Heinekin Jazzaldiaren batera eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren esparruan. Urtero programatzen da jaialdi hau europar kontinente osora egiten den deialdi ireki baten bitartez. Ia 500 taldek eskatu dute 12 Points-eko hautatze-probetan parte hartzea, sustapen-plataforma itzela bilakatu baita Europako jazzeko musikari gazteentzat. 12 talde hautatu dira, lau saiotan jarduteko, hiru talde egunean. 12 Points jaialdiaren berezitasuna da ez duela egoitza bakar eta finkorik: txandaka ospatzen da Dublinen (urte bakoitietan) eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). 2014an Umea-n egin zuten (Suedia), eta 2012an, Porton (Portugal). Jaialdi prestigiotsu hau Donostiara ekartzea hiru erakunderen lankidetzari esker izan da posible: Improvised Music Company, Dublinen egoitza duen enpresa eta 12 Points-en ohiko ekoizlea; Heineken Jazzaldia, bere 51. edizioa eskainiko duena, 2015ean berrogeita hamargarren urteurrena arrakasta handiz ospatu ondoren; eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua, zehatzago esanda, proiektu horretako Elkarrizketak lerroa, hain zuzen ere, DSS2016EUren lerro horren xedea bere inguruko kultur eragileekin itunak egitea eta Kultur Hiriburuaren balioei lotutako berariazko proiektuekin elkarlanean aritzea baita. 12 Points artista berriak aurkitzea xede duen jaialdi bat da. Musikariek ez ezik, itzal handiko hainbat programatzailek, kazetarik eta hezitzailek hartzen dute parte, urtero, 12 Points jaialdian, talentu berrien bila joanda. Han parte hartzen duten musikariei jaialdiak irauten duen guztian gera daitezen eskatzen zaie, horrela, Europako beste leku batzuetako artistak zer sortzen ari diren ikusi eta entzun dezaten. Parte-hartzaile guztien arteko harremanak tokiko jazzeko musikariekin egiten diren Jam Session gautarretan eta Jazz Futures mintegiaren bitartez lantzen eta sustatzen dira, azken horietan musika honen etorkizuna eztabaidatzen baita. “Jazzeko eta musika esperimental garaikideko soinurik egunekoenak eta etorkizun handienekoak” - The Irish Times “Nazioarteko lau programa hirukoitz dibertsitate zorabiagarrikoak... Jaialdi estimulagarria” - Jazzwise UK  logos-points   Egitaraua Uztailak 20. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 20:00. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 1: The Embla, Marco Mezquida, Eva Klesse Quartett   Uztailak 21. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 20:00. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 2: Water Boogie System, Insufficient Funs, CHROMB!   Uztailak 22. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 17:30. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 3: João Barradas Trio, Hilde Marie Holsen, Strobes   Uztailak 23. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 17:30. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 4: Four Seasons, Julian Sartorius, Nordmann   Parte hartuko duten taldeak   Uztailak 20, asteazkena The Embla (Aarhus, Danimarka) Nana Cecilie Gaardsted Bøvling (ahotsa), Frej Lesner (bateria) The Embla daniar bikoteak tripak ateratzen dizkio musikari. Behar-beharrezkoa ez duen guztiaz biluzten du eta jatorrizko bi indarretara mugatzen da: ahotsa eta danborra, doinua eta erritmoa. Inprobisatzaile hauek testuinguru moderno batera dakartzate hainbat tributako ahots- eta perkusio-tradizioak eta pop basati moduko bat sortzen dute, hezur-muineraino zuzenean iristen dena. Musika gordina eta sentitua da, bi musikarien intentsitate indartsu eta irekian sostengatua. 2015ean, Daniar Jazz Berriaren sarietarako izendatu zituzten.   Marco Mezquida (Menorca) Marco Mezquida (pianoa) Menorcan jaioa da Mezquida pianista eta konpositorea, eta 29 urte baizik ez dituen arren, artista askoren bizitza osoko obra baino oparoagoa den lan eta sari katalogo harrigarria metatu du dagoeneko. Urteko Musikari izendatu du, lau urtez jarraian, Kataluniako Asociació de Músics de Jazz elkarteak. Erraz egokitzen den inprobisatzailea eta moldatzailea da eta talde handi zein txikientzat, antzerki edota zinemarako obrak idatzi ditu. Bere hiruko propioarekin jotzen du eskuarki, baina ganberako orkestrekin eta sinfonikoekin ere aritzen da. Bakarka atera zuen lehen diskoan, La hora fértil (2013), pianoa jotzeko era sofistikatua eta bizia erakusteaz gainera, haren ideia inprobisatzaile aberatsak hautematen dira, musika klasiko, jazz, abangoardia, rock edota flamenkoko kontzeptuak egokitzen baititu askatasun osoz.   Eva Klesse Quartett (Leipzig, Alemania) Eva Klesse (bateria), Philipp Frischkorn (pianoa), Evgeny Ring (saxoa), Robert Lucaciu (baxua) Eva Klesse-k medikuntza ikasteko asmoa zuen, baina musikak ikaragarri tiratzen zion, bateriak, batez ere, eta hobeto pentsatu zuen. Orain, urte batzuk geroago atzera begiratuta, ezin esan okertu zenik. 2013an jazzeko ikasketak amaitu ostean, bere taldea osatu zuen eta berehalaxe irabazi zuen Leipzigeko jazzeko musikari gazte onenen saria. Klessek talentu handiko alemaniar musikariak bildu ditu eta horrek are ederragoak egiten ditu haren konposizio txundigarriak. Zuzenean ikuslea hunkitzen duen laukotea da eta bakarlari guztiek maila bertsuan distiratzea lortzen dute. Taldearen lehen diskoa, Xenon (2014), Enja zigilu entzutetsuak argitaratu zuen eta JazzEcho alemaniar agentziak urteko errebelazio onenaren saria eman zion 2015ean. Rondo aldizkariak honela kalifikatu zuen: “talde zoragarri baten debut amestua”.   Uztailak 21, osteguna Water Boogie System (Göteborg, Suedia) Karin Verbaan (ahotsa, sintetizadoreak), Jonathan Albrektson (teklatuak), William Soovik (bateria), Viktor Reuter (baxua) 2011n sortutako laukote honek bulkada musikaletan oinarritutako puzzle landu bat eratzen du. Taldekideek Karin Verbaan abeslariaren betaurreko dalitarretatik begiratzen dute une sinfonikoz osatutako mundu zoragarri bat eraikitzeko. Soinua askotan hauskorra da, beste batzuetan eztandatsua, baina pasioz eta trebetasun instrumentalez betea beti, taldekideen arteko elkar-ulertzea islaturik geratzen dela. Buru irekia eta belarri arretatsua eskatzen duen musika da, jaurtitzen dituzten piezak bildu, aztertu eta dagokien tokian birkokatzeko.   Insufficient Funs (Dublin, Irlanda) Matthew Jacobson (bateria, konposizioak), Sam Comerford (saxo baxua) Saxofoi baxua ez da jazzeko ohiko musika-tresna, baina Sam Comerford-en eskuetan bikote dinamiko honen arreta-gune nagusi bihurtzen da. Instrumentuaren tinbre trumoitsu eta trinkoaren bitartez Comerford musika-tresna horren inprobisatzaile handiek –Roscoe Mitchell, Peter Brötzmann…– markatutako bideetatik barneratzen da. Matthew Jacobson bateria, esperientzia luzeko musikaria, arduratzen da proiektua katalizatzeaz; hark ezartzen ditu oinarri dinamikoa eta groovea, Comerford bere ehundura melodikoetan josta dadin. CHROMB! (Paris, Frantzia) Antoine Mermet (saxoa), Camille Durieux (teklatuak), Corentin Quemener (bateria), Lucas Hercberg (baxua) Picassok esan omen zuen behin artista guztiek osten dutela. Hori horrela baldin bada, CHROMB! frantses laukoteak proportzio epikoetako lapurreta egiten du. Askatasuna ebatsi diote jazzari, rockari, berriz, energia, ganberako musikaren egiturak bahitu dituzte eta inprobisazioaren eromena harrapatu dute, horiekin guztiekin soinu hedakor ia sinfoniko bat konjuratzeko. John Zorn eta Soft Machine-ren itzalak proiektatzen dira taldearen errepertorio landuaren gaindi, baina haien ikuspegi trebe eta fina freskotasun handikoa da eta, batez ere, jostaria.   Uztailak 22, ostirala João Barradas Trio (Lisboa, Portugal) João Barradas (eskusoinua), André Rosinha (baxua), João Lopes Pereira (bateria) João Barradas gaztea –24 urte ditu– kasu bakana da. Jazz garaikidean ia parekorik ez duen akordeoilari birtuoso honen talentu sinesgaitza mundu guztian goraipatua izan da, musikarien artean, batez ere. Gil Goldstein piano-jotzaile estatubatuarrak eskusoinu-inprobisatzaile konbentzigarrienen artean dauka. Nelson Cascaisek honako hau esan du Barradasi buruz: “musikari aparta da, oso teknika onekoa, fraseatze sofistikatukoa eta sormen ikaragarrikoa”. Nazioarteko hainbat eskusoinu lehiaketa irabazita egin zen ezagun, artean nerabe bat zela, eta berehala hasi zen musikari entzutetsuekin elkarlanak egiten (Avishai Cohen, Mark Turner, Greg Osby…).   Hilde Marie Holsen (Oslo, Norvegia) Hilde Marie Holsen (tronpeta, elektronika) Holsen-en lana paisaia inprobisatu zabalak eta ñabarduraz beteak sortzea da, denbora errealean prozesatutako lengoaia hunkigarri batekin, tronpetaren eta elektronikaren arteko muga-lerroak lausotzen dituela. Teknologiak gero eta rol garrantzitsuagoa jokatzen du inprobisatzaileen erreminta-kaxan, zeinahi musika-tresnaren mugak ikaragarri zabaltzen baititu. Holsenen kasuan, digitalaren eta analogikoaren arteko elkargunea horrela menderatzen duela, bistan dago intentzio musikal argi baten zerbitzuan jartzen duela teknologia. Haren debuteko diskoa, Ask, Hubro norvegiar zigiluak merkaturatu zuen iaz eta oso harrera ona egin zion kritikak.   Strobes (Londres, Erresuma Batua) Dan Nicholls (teklatuak, elektronika), Matt Calvert gitarra, elektronika), Joshua Blackmore (bateria elektronikoa eta akustikoa) Dan Nicholls soinu-inkisidorea buru dutela, Strobes hiruko britainiarraren egitekoa piztia musikala heztea, etxekotzea da, tresna elektroniko andana batez armaturik eta hainbat generotako esperientzia luzea baliatuz. Konposizio kolektiboaren, estudioko ekoizpenaren, zuzenean sampleatzearen eta bat-bateko jam-saioen bitartez, Strobes esfortzu handiegirik gabe mugitzen da inprobisazio elektronikoaren, polirritmo minimalistaren eta afrikar inspirazioko grooveen artean. Hiru musikari hauek, genero jakin baten loturetatik askaturik, soinu indibiduala eta eklektikoa sortzen dute.   Uztailak 23, larunbata Four Seasons (Graz, Austria) Gerhard Ornig (tronpeta), Karel Eriksson (tronboia), Vasilis Koutsonanos (baxua), Luis Andre Carneiro de Oliveira (bateria) Austriako Graz hirian egoitza duen talde batean Grezia, Brasil, Suedia eta Austriako musikariak elkartu izana Europako gaur egungo jazzaren paisaia aldakorraren erakusgarri bat da. Zenbait hiritako musika-kontserbatorioek –Grazekoa da horren adibide– lur emankorra eskaintzen dute hau bezalako talde bikainak haz daitezen, Ornig austriarraren tronpeta eta Eriksson suediarraren tronboia gidari dituztela. Erritmo-oinarri gogorrak eta akorderik gabeko egiturak espazio zabala eratzen dute musikariek beren talentu guztia gara dezaten. Argi geratzen da taldekideek ongi hartzen dutela elkar eta erditzen duten musikak nazioez gaindiko konposizio hori ispilatzen duela.   Julian Sartorius (Berna, Suitza) Julian Sartorius (bateria, perkusioa, jostailuak) Julian Sartorius bateria-jotzailearen obsesio bakarra erritmoa da. Literalki. Bateriaren eta perkusioko beste hainbat instrumenturen zentimetro bakoitza esploratzeko ahaleginean, Sartorius egunero erritmo berri bat sortzen tematu zen urtebete osoan, eta blog batean dokumentatu zituen bere aurrerapenak xehetasun handiz. Miaketa sistematiko eta jarraitu horri esker, teknika berriak eta ordura arte esploratu gabeko erritmo-lurraldeak aurkitu zituen. Bere erritmoekin new music deituaren, hip-hoparen eta inprobisazio abstraktuaren arteko mugei bultza eginez, Sartoriusek argitara ateratzen ditu perkusioko instrumentuen aukera mugagabeak.   Nordmann (Gante, Belgika) Mattias De Craene (saxo tenorra), Edmund Laurent (gitarra), Dries Geusens (baxua), Elias Devoldere (bateria) 2012an eratutako talde honek ibilbide meteorikoa izan du azken hiru urteotan, neurri handi batean, jazz progresiboa eta rocka nahastu dituelako erabakitasun osoz. Ikuspegi musikal horri esker, Nordmann etengabeko zubigintzan mugitzen da jazzeko eta rockeko zirkuituen artean: jazzeko zenbait sari irabazi dituzte Belgikan eta finalista izan dira rockeko batean; gainera, taldearen lehen diskoa, Alarm arrakastatsua (2015), aldi berean merkaturatu zuten rockeko diskoetxe batek eta jazzeko beste batek. [post_title] => 12 Points, europar jazzeko talentu gazteen jaialdiak, egitarau berritzailea eta dinamikoa iragarri du Heineken Jazzaldirako [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => 51-heineken-jazzaldia-12-points [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-05-03 12:41:11 [post_modified_gmt] => 2016-05-03 10:41:11 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=7075 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [1] => WP_Post Object ( [ID] => 6090 [post_author] => 2 [post_date] => 2016-02-26 14:27:30 [post_date_gmt] => 2016-02-26 13:27:30 [post_content] => Heineken Jazzaldiaren 51. edizioa izen garrantzitsu askorekin datorkigu: batzuk klasikoak dira, beste batzuk berriak, proiektu abangoardistekin datozenak, eta mota guztietako entzuleentzat eragina eta erakargarritasuna duten artistak izango ditugu. Diana Krall, Gloria Gaynor, Branford Marsalis, Brad Mehldau, John Scofield, Jan Garbarek eta Marc Ribot-i Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Charles Bradley, Terje Rypdal, Jerry Bergonzi, Ellis Marsalis, Jack DeJohnette, José James, Steps Ahead eta Bobo Stenson gehitu zaizkie orain, beste askoren artean.   Sarreren salmenta Sarrerak salgai daude dagoeneko web honetan bertan eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan (11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara) Jazz Band Ball-a Hasi gaitezen lehen egunetik. Uztailaren 21ean, Jazz Band Ball-a ospatuko da Zurriolako Hondartzan eta Kursaaleko Terrazetan. Egun horretako izarra Gloria Gaynor abeslaria izango da, dudarik gabe, benetako erreferentzia afroamerikar kantagintzaz ari bagara. Berde Heineken Agertokian ere, baina gauerdian, funkeko mitoetako bat izango dugu, pieza arrakastatsu asko eta asko plazaratu dituen talde bat eta “vocoder”-aren erabileragatik ospetsu egin zena: The Zapp Band, Europan oso noizik behin eskaintzen dituen emanaldietako batean. Beste agertoki batzuetan, gau horretan bertan, luxuzko artistak izango ditugu. Hiru super-musikarik osatutako hirukoa: Cyrus Chestnut, Buster Williams eta Lenny White; Marc Riboten azken proiektua, joan zen udazkenean Kursaalen arrakastaz eskaini zena, Filadelfia Soinuari omenaldia egungo jazzeko gitarrista garrantzitsuenetako baten eskutik, Marc Ribot, Ornette Colemanen laukote bikoitzetako bi kide lagun dituela, Jamaaladeen Tacuma eta Calvin Weston; beste gitarra-jole handi bat, Terje Rypdal ipartarra, power-jazzeko Elephant Nine taldeak laguntzen diola; John Nemeth, amerikar blueseko izarra, Estatu Batuetako hiri euskaldunenetako batean jaioa, Boisen (Idaho); eta jatorriz antillarra den Tricia Evy abeslari frantsesa.   Trinitate Enparantza Uztailaren 22tik hasita, Heineken Jazzaldiaren agertoki garrantzizkoenak, Trinitate Enparantzak, jazzeko lau saio bikoitz paregabe eskainiko ditu. Hasteko, Marsalis familiako bi izar. Ellis, aita, izango da lehen saioko protagonista, bere laukotearen buruan, eta ondoren, Branford Marsalis handiaren txanda izango da, jazzeko kantari miretsienetako bat bere taldean duela: Kurt Elling. Uztailaren 23an, larunbata, jazz garaikideko bi erreferentzia. Lehendabizi, Jack DeJohnette bateria-jotzaile eta pianistaren hirukoa, Ravi Coltrane saxofoilaria barruan dela. Gaueko bigarren saioan, berriz, Steve Coleman saxofoilariaren 5 Elements taldea izango dugu. Esan behar da Steve Coleman Heineken Jazzaldiak bere ibilbide oparo guztian jarraitu izan duen musikaria dela. Uztailaren 24an, igandea, azken garaiotan estiloa markatzen ari den beste abeslari baten kontzertuarekin hasiko da saioa, José James, zeinak Billie Holiday handiari eskaini dion diskoa aurkeztuko baitu. Haren atzetik, talde mitiko bat, Steps Ahead, bere liderra, Mike Mainieri bibrafonista, buruan duela eta aparteko ospe eta kalitateko musikariz osatutako formazioarekin: Eliane Elias, Marc Johnson, Donny McCaslin eta Billy Kilson. Azkenik, astelehenean, uztailak 25, Trinitate Enparantzan, Heineken Jazzaldi honetako saio gutiziatuenetako bat izango dugu, Diana Krall jazzeko diva handia ikusiko baitugu oholtzan, bere laukote berriarekin. Aurretik, gaur egungo musikari sentikor eta lirikoenetako baten emanaldia entzuteko aukera izango dugu, Bobo Stenson suediarrarena, hain zuzen.   Kursaal Auditoriumean- Kutxabank Kursaal Auditoriumean, lau kontzertu handi artista ezagun eta liluragarrien eskutik: lehenik, uztailaren 22an, Brad Mehldau, John Scofield eta Marc Guiliana bateria gazteak osatutako hirukoa. Hurrengo egunean, uztailak 23, gora datorren izen bat, dagoeneko benetako izar bilakatu dena Europako hainbat herrialdetan, Ibrahim Maalouf tronpetaria bere proiektu elektrikoarekin. Igandean, Europako jazzeko musikari gailenetako bat, Jan Garbarek norvegiarra bere taldearekin, non Trilok Gurtu indiar perkusionistak joko baitu. Amaitzeko, uztailaren 25ean, Kursaal Auditoriumean, amerikar jazzean gero eta izen handiagoa duen artista bat, New Orleanseko Christian Scott tronpetaria bere proiektu berriarekin, 9 musikari agertokian direla. Aurretik iragarrita zegoen aurten Donostian ospatuko dela, Heineken Jazzaldiarekin batera, 12 Points lehiaketa, non Europan fama hartzen ari diren talde interesgarrienetako 12k hartuko baitute parte. Victoria Eugenia Antzokian eskainiko diren emanaldi horiekin batera (oraindik programa guztiz zehaztu gabe dago) uztailaren 20, 21, 22 eta 23an, jam-saioak eskainiko dira Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan, eta bizikidetzak eta hitzaldiak egongo dira Victoria Eugenia Klubean.   Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Victoria Eugenia Antzokiaren programazioa bi emanaldi guztiz berezirekin osatuko da. Uztailaren 24an, Bertsoa & Jazza formatuko saio berri bat izango dugu, zeina duela hamar urte baino gehiago estreinatu baitzen agertoki berean. Eta uztailaren 25ean, 17:30ean, europar jazzeko talde original, sortzaile, definiezin eta jenialenetako baten emanaldia: Lyondik datorren La Marmite Infernale, Espainian eskainiko duen lehen kontzertuan, 1967tik abian dagoen taldea izan arren. San Telmo Museoa Aurten Heineken Jazzaldiak berritasun garrantzitsu bat dakar: San Telmoko Eguerdiak. 5 kontzertu izango dira eguerdiko 12:30ean kalitate eta heterogeneotasun handiko bost proposamenekin. Hilaren 21ean izango da lehena 2015eko euskal jazzeko proiektu interesgarrienetako batekin, Ainara Ortega donostiar abeslariaren taldea, zeinak Victoria Eugenia Antzokian abestu baitzuen entzule eta kritikaren harrera ezin hobearekin. Eguerdiko saio horietako bigarrena Mikel Andueza saxo altu bikainak protagonizatuko du. Gure hirian oso maitea dugun artista honek bere disko onenetako bateko piezak –2015ean argitaratu zuen– entzuteko aukera eskainiko digu, bere seikote propioa distira handiz zuzentzen duela. Larunbatean, hilak 23, super-saxofoilari bat banda bikain batekin: Jerry Bergonzi saxo tenorra, jazz garaikideko mitoetako bat bere laukotearen buruan, beste batzuen artean, Perico Sambeat valentziarrak laguntzen diola. Igandean, uztailak 24, elezaharretako beste talde baten txanda izango da, Lyongo Workshop taldearena, Europako jazz garaikideko banda interesgarrienetako bat izateaz gainera, bizi luzeenetakoa duena, ia 50 urteko ibilbidea baitarama. Hor jo izan dute Frantziako bakarlari garrantzitsuenetako batzuek eta herrialde horretako jazzaren ordezkari nagusietako bat izaten jarraitzen du. Kontzertu erakargarri hauek amaitzeko, hilaren 25ean, astelehena, jazz onena eta flamenko instrumental onena uztartzen dituzten hiru musikari handik osatutako hirukoa: Josemi Carmona gitarrista, Javier Colina baxu-jotzailea eta Bandolero perkusionista. Berde Heineken Agertokia Beti bezala, ikus-entzule gazteentzat interes handiena izango duten agertokien artean Berde Heineken Agertokia dago. Aipatu dira jada uztailaren 21ean hor ariko diren artistak (Gloria Gaynor eta The Zapp Band). Hurrengo egunetako programazioa, agertoki horretan ohikoa denez, hainbat koloretako estilo osagarriz eta ludikoz eratutako amalgama loriatsu bat izango da. Uztailaren 22an, saioa iluntzeko 9etan hasiko da Ryley Walker gitarra-jole eta abeslariaren emanaldiarekin. Folkaren eta rockaren artean mugitzen den musikari honek balada zoragarriz eta pieza elektriko kitzikagarriz jositako errepertorioa du. Gauean, Snarky Puppy taldeak joko du; aurten Grammy sari bat irabazita, R&B instrumentaleko talde indartsu, gazte eta asmamen handienetakoa dutenen artean ditugu. Uztailaren 23an, larunbata, azken hilabeteotan eskaera handienetakoa duen euskal talde baten txanda izango da, Rural Zombies. Gauerdian, berriz, Nick Waterhouse-k R&B zaharraren sentsibilitate eta indar guztia eskainiko digu, abesti xume bezain argitsuz betetako disko zoragarriak argitaratzen ari den kantari gazte baten ahotsean. Berde Heineken Agertokiaren programazioa hilaren 24an itxiko da bi proposamen desberdin bezain zirraragarrirekin: iluneko 9etan, Grupo Fantasma, Estatu Batuetan proiekzio handienetakoa duen banda latino bat. Austinen (Texas) egoitza duten musikari latinoz osatutako banda zoragarri bat da, talde mitikoenen ahalmen eta erritmo guztia berarekin duena. Eta mitoez ari garela, nor hoberik Charles Bradley soularen erregea baino, kantari honek, izan ere, bere ahotsarekin eta ahalmen eszenikoarekin, soularen urrezko urteak ekartzen dizkigu gogora.   [post_title] => Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Charles Bradley, Terje Rypdal, Jerry Bergonzi, Ellis Marsalis, Jack DeJohnette, José James, Steps Ahead eta Bobo Stenson, 51. Heineken Jazzaldirako izen berriak [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => cyrus-chestnut-snarky-puppy-charles-bradley-terje-rypdal-jerry-bergonzi-ellis-marsalis-jack-dejohnette-jose-james-steps-ahead-eta-bobo-stenson-51-heineken-jazzaldirako-izen-berriak [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-03-01 12:43:09 [post_modified_gmt] => 2016-03-01 11:43:09 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=6090 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [2] => WP_Post Object ( [ID] => 5252 [post_author] => 2 [post_date] => 2015-07-27 13:08:47 [post_date_gmt] => 2015-07-27 11:08:47 [post_content] => Jamie Cullum_Trinidad
Publikoaren erantzun masiboa, 124.000 pertsona baino gehiago programatutako ehundik gorako emanaldietan, eta maila artistiko bikaina komunikabideen onespenarekin
50 Heineken Jazzaldia, Donostiako Jazzaldiko 50.edizioan, erabateko arrakasta izan da maila artistiko zein publikoaren erantzunaren aldetik. Uztailaren 22a eta 26a bitartean, 124.000 pertsona baino gehiago gerturatu dira 17 agertokietan programatutako emanaldietara, horien %80a doakoak. Nahiz eta euria bi egunetan izan den, jaialdiko eszenatoki ezberdinetan jendetza izan da, Trinitate Plazako sarrerak agortu eta Zurriolako hondartzako Agertoki Berdea eta Kursaaleko Terrazetan giro bikaina sortu da. Artistek esperotakoa baino gehiago eman dute. Jamie Cullumek aipamen berezia merezi du bere hiru agerraldiengatik: Agertoki Berdean DJ gisa, Kursaal Auditorioan bakarlari moduan -pianoa, gitarra eta ahotsa erabiliz-, eta Urgull ingururaino jendez gainezka zegoen Trinitate Plazan, big band baten buru. Publikoak sutsuki gozatu zuen britainiar artistaren jeinutasunaz eta jendearekin konektatzeko duen gaitasunaz. Trinitate Plazan aritu ziren emakume abeslari guztiek audientzia liluratu zuten, bakoitzak bere estiloan: Sílvia Pérez Cruzek mediterranear sentsibilitatearekin; Zazek bere jazz manouche estilo dibertigarriarekin eta chanson frantsesa erakargarriarekin; Dee Dee Bridgewater bere ahots zoragarriarekin oholtza menperatuz; Melody Gardot sofistikatuak banda itzelaren babesarekin eta Andrea Motis gazteak, abeslari izateaz gain, saxofoia eta tronpeta jotzeko ahalmena erakutsiz. 50 urte bete dituen jaialdi honen sorburua den Trinitate Plaza kuttuneko programazioak, bi emanaldi gogoangarri eskaini zituen: Andrzej Olejniczak eta Iñaki Salvador buru dituen boskotearen emanaldia, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan kokatua, eta The New Standard Triorena, elkarrekin edo bakarka, aurretik ibilbide luzea duten egungo jazzaren hiru maisuek osatua. Ohikoa denez, Kursaal Auditorioak Jamie Cullumen soloaz gain, lehen lerroko kontzertuak eskaini zituen. Gaztetan John Coltranekin batera entseatzen zuen Benny Golson saxofonistak, soila baina zuhurtasunez beteriko agerpena egin zuen, eta hurrengo egunean hunkiturik eta atsegin handiz Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen. The Bad Plus hirukoteak, adierazpen bide berriak bilatzeko arduragatik ezaguna, azken bi hamarkadetako saxofonista nabarmenetarikoa den Joshua Redmanekin batu eta emaitza aparteko kontzertua izan zen. Bi urteren ostean, eta Masada Marathon historikoaren ondoren, John Zorn Donostiara itzuli zen eta Bill Laswell baxu-jotzaile eta Dave Lombardo bateria-jotzailearekin batera, izugarrizko soinu esperientzia sortu zuen. Victoria Eugenia Antzokiko aurtengo proposamena oso interesgarria izan da. Norvegiako Kristiansand hirian ospatzen den PUNKT jaialdia Donostiara hurbiltzeko asmoarekin, eta PUNKT Donostian izenburupean, hiru emanaldi programatu dira. PUNKT-en esentzia, Jan Bang eta Erik Honorék sortua, ohiko musika tresnak erabiliz emandako kontzertu baten ondoren, artista ezberdinek horren nahasketa egitean du bere funtsa. Heineken Jazzaldiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren elkarrekin ekoiztutako esperimentu honetan, Bang eta Honoréz gain, Eivind Aarset, Arve Henriksen, Nils Petter Molvaer, Sly & Robbie, Josetxo Silguero, Sidsel Endresen, Suso Saiz edo Mungolian Jet Set artistek parte hartu zuten, entzuleen zirrara sortuz. Victoria Eugenia Antzokia guztiz bete zen, Iñaki Salvador eta Alexis Delgado piano-joleen Bach eta jazzaren arteko hurbilketaz gozatzeko. Agertoki Berdeak sorreratik ezarri zitzaizkion helburuak bete zituen: amaigabeko festa izatea. Hasiera ona izan zuen: lehenbizikoz, Jamie Cullum DJ gisa aritu zen jendearen aurrean; Earth, Wind & Fire Experiencek aurrekoak hasitako parranda luzatu zuten, eta reggaeren sortzaileetakoa den Jimmy Cliffek gauari itxiera eman zion. Gainerako egunetan jazza, indie-a edo power pop-a txandakatu ziren, Gregory Porter, Lee Fields & The Expressions, Neuman, LoneLady, KAKKMADDAFAKKA eta Bullet Proof Lovers donostiarren eskutik, hurrenez hurren. Azken hauek besteen mailako arrakasta lortzera iritsi ziren eta euren ibilbide internazional geldiezina argi geratu da. San Telmoko gauak oso proposamen erakargarriak aurkeztu ditu, bata bestearengandik oso desberdinak gainera: Zanmari Baré eta Indikoko Réunion irlako kantu exotikoen lilura; Julia Biel, deskubritu beharreko abeslari eta piano jolearen lan bikaina; euskal jazzaren adierazle den Gonzalo Tejada baxu jotzaile donostiarrak Norma Jean Baker edota Marilyn Monroeri egindako omenaldia; Arve Henrikssen tronpeta jolearen soinua eta Trio Mediaevaleko emakumeen ahotsek bat eginik, europar musika eta geografian zehar eginiko bidaia. Bere 50.urteurrenean, jaialdiak Cuadernos de Jazz jazzaren hedapenerako ezinbestekoa izan den aldizkariaren 25 urteak ospatu behar zituen: Azar Lawrence eta Charles McPhersonen laukoteek jam session bikaina eskaini zuten, Andrzej Olejniczak, Maciej Fortuna eta Mikel Anduezak ere parte hartu zutelarik. Kursaaleko terrazak (Frigo, Heineken, Coca-Cola) festa jarraia izan dira jaialdiaren bost egunetan zehar, proposamen ezberdinetaz gozatzeko aukera izan delarik: The Cookers, Ray Gelato & Claire Martin eta Carla Cook bezalako nazioarteko artistek, bertako hogei bat talderekin batera aritu dira. Hiru urtez jarraian antolatutako ume eta familientzako Txikijazzak erabateko arrakasta lortu du. Jaialdiak belaunaldi berrietara iristeko asmoarekin egindako apustua, haur eta gurasoen parte hartzearekin babestua izan da. Ekitaldi dibertigarri ezberdinekin batera, haurrek lehen aldiz jazz doinuak entzuteko aukera izan dute, eurentzat egokituak izan diren kontzertuen bitartez. Aipatzekoa da, Ray Gelato, Carla Cook eta Andrea Motisek Joan Chamorrorekin batera eskainitako kontzertuak. Aurrera pausua izan dute publikoaren etorrerari dagokionez, 7.100 lagunek ongi pasatu dute programatutako jarduera ezberdinekin. Berrogeita hamargarren urteurrenaren ospakizunerako, abuztuaren 16ra arte ikusgai dagoen Round Midnight 50 Jazzaldia erakusketa antolatu da San Telmo Museoan eta TVE eta ETBk emititu duten #jazzaldia50 dokumentala egin da, kate hauen webguneetan oraindik ikusi daitekeena. Bitxia da Donostiako Jazzaldiarekin gertatzen dena, 50 urte egin dituenean, inoiz baino gazteagoa mantentzen baita eta jazz garaikidearen historiako orrialde loriatsuak betetzeko grinarekin jarraitzen du. Poloniako jazzak presentzia handia izango du zalantzarik gabe datorren edizioan, Donostiak 2016ko europear hiriburutza kulturala partekatzen baitu Wroclaw hiriarekin. Beraz, eta poloniarrek esaten duten bezala, “Sto lat! (100 urtez bizi dadila!)” [post_title] => 50 Heineken Jazzaldiak erabateko arrakasta lortu du bere urrezko urteurrenean [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => el-50-heineken-jazzaldia-consigue-un-exito-rotundo-en-su-aniversario-mas-redondo [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2015-07-27 13:58:40 [post_modified_gmt] => 2015-07-27 11:58:40 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/sin-categoria-eu/el-50-heineken-jazzaldia-consigue-un-exito-rotundo-en-su-aniversario-mas-redondo-2/ [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [3] => WP_Post Object ( [ID] => 4499 [post_author] => 2 [post_date] => 2015-07-01 12:43:02 [post_date_gmt] => 2015-07-01 10:43:02 [post_content] => Donostiako Jazzaldiak –gaur egun, Heineken Jazzaldia– bere 50 urteko historia laburbiltzen du #jazzaldia50 dokumentalean, protagonistetako batzuen lekukotzak eta guztion oroimenean iltzatuta geratu diren hainbat kontzertu zoragarriren irudiak erabiliz. Aurtengo 50. edizioarekin, Heineken Jazzaldia estatuko jazz jaialdi antzinakoena da eta Europako urtetsuenen artean dago. Jazzeko izen handi guztiak, salbuespenik gabe, igaro dira Donostiatik, eta haietako batzuk hainbat aldiz. Horregatik, dokumentala ez da soilik Jazzaldiaren historia, jazz garaikide osoaren historia baizik. Morgancrea-k ekoiztu du dokumentala eta koprodukzioko partaide dira TVE, Euskal Telebista eta Donostia Kultura; Carlos Rodríguez izan da gidoilari eta zuzendari. 56 minutuko iraupena du.
#jazzaldia50 dokumentala TVEko 2. kateak emitituko du, lehen aldiz, datorren uztailaren 3an, 21:00etan, “El documental de La 2” saioan. Euskal Telebistak, uztailaren 19an emango du ETB1ean eta uztailaren 22an ETB2an, gaueko 12etan.
Dokumentala egiteko, berrogeita hamar elkarrizketa baino gehiago egin dira musikari, sustatzaile, kazetari, kolaboratzaile eta jarraitzaileekin eta, kasu askotan, argitaratu gabe zeuden artxibo grafikoak eta ikus-entzunezkoak berreskuratu dira. #jazzaldia50 lanak dokumentazio iturri askori eskertu behar diogun artxiboko material ugari bildu du. Garrantzizkoenak aipatuko ditugu: TVEk kontserbatu dituen grabazio zaharrenak 1967koak dira; 1970etik hona, Jazzaldiaren agertoki printzipaletako kontzertu gehienak grabatu ditu. EiTBren artxibo dokumentalari esker, Heineken Jazzaldiaren aurpegi sozial eta tokikoena erretratatu ahal izan da, baita 50 urteotan okupatu izan dituen hainbat espazio eta agertoki ere. KUTXATEKAk lehen hamarraldietako argazki ondare funtsezkoa kontserbatzen du, haietako asko jada existitzen ez diren egunkarietatik datozenak, La Voz de España eta Unidad, esate baterako. EL DIARIO VASCOk balio ikaragarriko materiala du bilduta (artikuluak eta argazkiak), ikus-entzunezko medioetan jaso gabekoa den neurrian. HEINEKEN JAZZALDIA. Antolakuntzak berak, xeheki eta kontu handiz bildu du, urte hauetan guztietan, Jazzaldiaren inguruko informazio historiko guztia: programazioa, gertaerak, argazkiak, kartelak...
Elkarrizketak egin zaizkien nazioarteko musikariei dagokienez, nabarmentzekoak dira Chick Corea, Bobby McFerrin, Stanley Clarke, John Scofield, Dee Dee Bridgewater, Dave Holland, Toshiko Akiyoshi, Nicholas Payton, Bugge Wesseltoft, Enrico Rava edota Nicholas Payton, bertako Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada, Mikel Azpiroz, Makala eta Mikel Erentxun ahaztuta utzi gabe.
Dokumentalean agertzen dira, orobat, Jazzaldian jo zuen lehen taldea osatzen zuten bost musikarietatik hiru (Alvaro Gurrea, Eugenio del Río eta Miguel Angel Urrutia), eta hasierako antolatzaileetako batzuk (Imanol Olaizola, Ramón Peironcely, Rafael Aguire Franco, Francette Lafont eta Rafael Briz). Kazetarien artean, Espainiako komunikabideetako jazzeko kritikari garrantzitsuenek ematen dute iritzia, bai-eta, Estatu Batuetako, Frantziako eta Norvegiako zenbait medioetako kritikariek ere. Dokumentala Jazzaldiaren historia egiten lagundu zuten eta jada gurekin ez dauden pertsonei eskainita dago: Langileak eta kolaboratzaileak Charo Fernández Esther Casares Carola Ciriza Renato Valeruz Pedro Lafont Francisco Antín Xabier Portugal Santiago Ugarte Musika kritikariak Federico González Xabier Rekalde Javier de Cambra Raúl Mao Juan Claudio Cifuentes [post_title] => #jazzaldia50, Donostiako Jazzaldiaren historia kontatzen duen dokumentala [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => jazzaldia50-donostiako-jazzaldiaren-historia-kontatzen-duen-dokumentala [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2015-07-15 17:06:21 [post_modified_gmt] => 2015-07-15 15:06:21 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=4499 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) ) [post_count] => 4 [current_post] => -1 [in_the_loop] => [post] => WP_Post Object ( [ID] => 7075 [post_author] => 2 [post_date] => 2016-05-03 12:15:08 [post_date_gmt] => 2016-05-03 10:15:08 [post_content] => 12 Points jaialdiak, zeinaren xedea europar jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea den, bere hamargarren ediziorako egitaraua iragarri du: Donostian ospatuko da 2016ko uztailaren 20tik 23ra bitartean, Heinekin Jazzaldiaren batera eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren esparruan. Urtero programatzen da jaialdi hau europar kontinente osora egiten den deialdi ireki baten bitartez. Ia 500 taldek eskatu dute 12 Points-eko hautatze-probetan parte hartzea, sustapen-plataforma itzela bilakatu baita Europako jazzeko musikari gazteentzat. 12 talde hautatu dira, lau saiotan jarduteko, hiru talde egunean. 12 Points jaialdiaren berezitasuna da ez duela egoitza bakar eta finkorik: txandaka ospatzen da Dublinen (urte bakoitietan) eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). 2014an Umea-n egin zuten (Suedia), eta 2012an, Porton (Portugal). Jaialdi prestigiotsu hau Donostiara ekartzea hiru erakunderen lankidetzari esker izan da posible: Improvised Music Company, Dublinen egoitza duen enpresa eta 12 Points-en ohiko ekoizlea; Heineken Jazzaldia, bere 51. edizioa eskainiko duena, 2015ean berrogeita hamargarren urteurrena arrakasta handiz ospatu ondoren; eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua, zehatzago esanda, proiektu horretako Elkarrizketak lerroa, hain zuzen ere, DSS2016EUren lerro horren xedea bere inguruko kultur eragileekin itunak egitea eta Kultur Hiriburuaren balioei lotutako berariazko proiektuekin elkarlanean aritzea baita. 12 Points artista berriak aurkitzea xede duen jaialdi bat da. Musikariek ez ezik, itzal handiko hainbat programatzailek, kazetarik eta hezitzailek hartzen dute parte, urtero, 12 Points jaialdian, talentu berrien bila joanda. Han parte hartzen duten musikariei jaialdiak irauten duen guztian gera daitezen eskatzen zaie, horrela, Europako beste leku batzuetako artistak zer sortzen ari diren ikusi eta entzun dezaten. Parte-hartzaile guztien arteko harremanak tokiko jazzeko musikariekin egiten diren Jam Session gautarretan eta Jazz Futures mintegiaren bitartez lantzen eta sustatzen dira, azken horietan musika honen etorkizuna eztabaidatzen baita. “Jazzeko eta musika esperimental garaikideko soinurik egunekoenak eta etorkizun handienekoak” - The Irish Times “Nazioarteko lau programa hirukoitz dibertsitate zorabiagarrikoak... Jaialdi estimulagarria” - Jazzwise UK  logos-points   Egitaraua Uztailak 20. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 20:00. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 1: The Embla, Marco Mezquida, Eva Klesse Quartett   Uztailak 21. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 20:00. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 2: Water Boogie System, Insufficient Funs, CHROMB!   Uztailak 22. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 17:30. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 3: João Barradas Trio, Hilde Marie Holsen, Strobes   Uztailak 23. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 17:30. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 4: Four Seasons, Julian Sartorius, Nordmann   Parte hartuko duten taldeak   Uztailak 20, asteazkena The Embla (Aarhus, Danimarka) Nana Cecilie Gaardsted Bøvling (ahotsa), Frej Lesner (bateria) The Embla daniar bikoteak tripak ateratzen dizkio musikari. Behar-beharrezkoa ez duen guztiaz biluzten du eta jatorrizko bi indarretara mugatzen da: ahotsa eta danborra, doinua eta erritmoa. Inprobisatzaile hauek testuinguru moderno batera dakartzate hainbat tributako ahots- eta perkusio-tradizioak eta pop basati moduko bat sortzen dute, hezur-muineraino zuzenean iristen dena. Musika gordina eta sentitua da, bi musikarien intentsitate indartsu eta irekian sostengatua. 2015ean, Daniar Jazz Berriaren sarietarako izendatu zituzten.   Marco Mezquida (Menorca) Marco Mezquida (pianoa) Menorcan jaioa da Mezquida pianista eta konpositorea, eta 29 urte baizik ez dituen arren, artista askoren bizitza osoko obra baino oparoagoa den lan eta sari katalogo harrigarria metatu du dagoeneko. Urteko Musikari izendatu du, lau urtez jarraian, Kataluniako Asociació de Músics de Jazz elkarteak. Erraz egokitzen den inprobisatzailea eta moldatzailea da eta talde handi zein txikientzat, antzerki edota zinemarako obrak idatzi ditu. Bere hiruko propioarekin jotzen du eskuarki, baina ganberako orkestrekin eta sinfonikoekin ere aritzen da. Bakarka atera zuen lehen diskoan, La hora fértil (2013), pianoa jotzeko era sofistikatua eta bizia erakusteaz gainera, haren ideia inprobisatzaile aberatsak hautematen dira, musika klasiko, jazz, abangoardia, rock edota flamenkoko kontzeptuak egokitzen baititu askatasun osoz.   Eva Klesse Quartett (Leipzig, Alemania) Eva Klesse (bateria), Philipp Frischkorn (pianoa), Evgeny Ring (saxoa), Robert Lucaciu (baxua) Eva Klesse-k medikuntza ikasteko asmoa zuen, baina musikak ikaragarri tiratzen zion, bateriak, batez ere, eta hobeto pentsatu zuen. Orain, urte batzuk geroago atzera begiratuta, ezin esan okertu zenik. 2013an jazzeko ikasketak amaitu ostean, bere taldea osatu zuen eta berehalaxe irabazi zuen Leipzigeko jazzeko musikari gazte onenen saria. Klessek talentu handiko alemaniar musikariak bildu ditu eta horrek are ederragoak egiten ditu haren konposizio txundigarriak. Zuzenean ikuslea hunkitzen duen laukotea da eta bakarlari guztiek maila bertsuan distiratzea lortzen dute. Taldearen lehen diskoa, Xenon (2014), Enja zigilu entzutetsuak argitaratu zuen eta JazzEcho alemaniar agentziak urteko errebelazio onenaren saria eman zion 2015ean. Rondo aldizkariak honela kalifikatu zuen: “talde zoragarri baten debut amestua”.   Uztailak 21, osteguna Water Boogie System (Göteborg, Suedia) Karin Verbaan (ahotsa, sintetizadoreak), Jonathan Albrektson (teklatuak), William Soovik (bateria), Viktor Reuter (baxua) 2011n sortutako laukote honek bulkada musikaletan oinarritutako puzzle landu bat eratzen du. Taldekideek Karin Verbaan abeslariaren betaurreko dalitarretatik begiratzen dute une sinfonikoz osatutako mundu zoragarri bat eraikitzeko. Soinua askotan hauskorra da, beste batzuetan eztandatsua, baina pasioz eta trebetasun instrumentalez betea beti, taldekideen arteko elkar-ulertzea islaturik geratzen dela. Buru irekia eta belarri arretatsua eskatzen duen musika da, jaurtitzen dituzten piezak bildu, aztertu eta dagokien tokian birkokatzeko.   Insufficient Funs (Dublin, Irlanda) Matthew Jacobson (bateria, konposizioak), Sam Comerford (saxo baxua) Saxofoi baxua ez da jazzeko ohiko musika-tresna, baina Sam Comerford-en eskuetan bikote dinamiko honen arreta-gune nagusi bihurtzen da. Instrumentuaren tinbre trumoitsu eta trinkoaren bitartez Comerford musika-tresna horren inprobisatzaile handiek –Roscoe Mitchell, Peter Brötzmann…– markatutako bideetatik barneratzen da. Matthew Jacobson bateria, esperientzia luzeko musikaria, arduratzen da proiektua katalizatzeaz; hark ezartzen ditu oinarri dinamikoa eta groovea, Comerford bere ehundura melodikoetan josta dadin. CHROMB! (Paris, Frantzia) Antoine Mermet (saxoa), Camille Durieux (teklatuak), Corentin Quemener (bateria), Lucas Hercberg (baxua) Picassok esan omen zuen behin artista guztiek osten dutela. Hori horrela baldin bada, CHROMB! frantses laukoteak proportzio epikoetako lapurreta egiten du. Askatasuna ebatsi diote jazzari, rockari, berriz, energia, ganberako musikaren egiturak bahitu dituzte eta inprobisazioaren eromena harrapatu dute, horiekin guztiekin soinu hedakor ia sinfoniko bat konjuratzeko. John Zorn eta Soft Machine-ren itzalak proiektatzen dira taldearen errepertorio landuaren gaindi, baina haien ikuspegi trebe eta fina freskotasun handikoa da eta, batez ere, jostaria.   Uztailak 22, ostirala João Barradas Trio (Lisboa, Portugal) João Barradas (eskusoinua), André Rosinha (baxua), João Lopes Pereira (bateria) João Barradas gaztea –24 urte ditu– kasu bakana da. Jazz garaikidean ia parekorik ez duen akordeoilari birtuoso honen talentu sinesgaitza mundu guztian goraipatua izan da, musikarien artean, batez ere. Gil Goldstein piano-jotzaile estatubatuarrak eskusoinu-inprobisatzaile konbentzigarrienen artean dauka. Nelson Cascaisek honako hau esan du Barradasi buruz: “musikari aparta da, oso teknika onekoa, fraseatze sofistikatukoa eta sormen ikaragarrikoa”. Nazioarteko hainbat eskusoinu lehiaketa irabazita egin zen ezagun, artean nerabe bat zela, eta berehala hasi zen musikari entzutetsuekin elkarlanak egiten (Avishai Cohen, Mark Turner, Greg Osby…).   Hilde Marie Holsen (Oslo, Norvegia) Hilde Marie Holsen (tronpeta, elektronika) Holsen-en lana paisaia inprobisatu zabalak eta ñabarduraz beteak sortzea da, denbora errealean prozesatutako lengoaia hunkigarri batekin, tronpetaren eta elektronikaren arteko muga-lerroak lausotzen dituela. Teknologiak gero eta rol garrantzitsuagoa jokatzen du inprobisatzaileen erreminta-kaxan, zeinahi musika-tresnaren mugak ikaragarri zabaltzen baititu. Holsenen kasuan, digitalaren eta analogikoaren arteko elkargunea horrela menderatzen duela, bistan dago intentzio musikal argi baten zerbitzuan jartzen duela teknologia. Haren debuteko diskoa, Ask, Hubro norvegiar zigiluak merkaturatu zuen iaz eta oso harrera ona egin zion kritikak.   Strobes (Londres, Erresuma Batua) Dan Nicholls (teklatuak, elektronika), Matt Calvert gitarra, elektronika), Joshua Blackmore (bateria elektronikoa eta akustikoa) Dan Nicholls soinu-inkisidorea buru dutela, Strobes hiruko britainiarraren egitekoa piztia musikala heztea, etxekotzea da, tresna elektroniko andana batez armaturik eta hainbat generotako esperientzia luzea baliatuz. Konposizio kolektiboaren, estudioko ekoizpenaren, zuzenean sampleatzearen eta bat-bateko jam-saioen bitartez, Strobes esfortzu handiegirik gabe mugitzen da inprobisazio elektronikoaren, polirritmo minimalistaren eta afrikar inspirazioko grooveen artean. Hiru musikari hauek, genero jakin baten loturetatik askaturik, soinu indibiduala eta eklektikoa sortzen dute.   Uztailak 23, larunbata Four Seasons (Graz, Austria) Gerhard Ornig (tronpeta), Karel Eriksson (tronboia), Vasilis Koutsonanos (baxua), Luis Andre Carneiro de Oliveira (bateria) Austriako Graz hirian egoitza duen talde batean Grezia, Brasil, Suedia eta Austriako musikariak elkartu izana Europako gaur egungo jazzaren paisaia aldakorraren erakusgarri bat da. Zenbait hiritako musika-kontserbatorioek –Grazekoa da horren adibide– lur emankorra eskaintzen dute hau bezalako talde bikainak haz daitezen, Ornig austriarraren tronpeta eta Eriksson suediarraren tronboia gidari dituztela. Erritmo-oinarri gogorrak eta akorderik gabeko egiturak espazio zabala eratzen dute musikariek beren talentu guztia gara dezaten. Argi geratzen da taldekideek ongi hartzen dutela elkar eta erditzen duten musikak nazioez gaindiko konposizio hori ispilatzen duela.   Julian Sartorius (Berna, Suitza) Julian Sartorius (bateria, perkusioa, jostailuak) Julian Sartorius bateria-jotzailearen obsesio bakarra erritmoa da. Literalki. Bateriaren eta perkusioko beste hainbat instrumenturen zentimetro bakoitza esploratzeko ahaleginean, Sartorius egunero erritmo berri bat sortzen tematu zen urtebete osoan, eta blog batean dokumentatu zituen bere aurrerapenak xehetasun handiz. Miaketa sistematiko eta jarraitu horri esker, teknika berriak eta ordura arte esploratu gabeko erritmo-lurraldeak aurkitu zituen. Bere erritmoekin new music deituaren, hip-hoparen eta inprobisazio abstraktuaren arteko mugei bultza eginez, Sartoriusek argitara ateratzen ditu perkusioko instrumentuen aukera mugagabeak.   Nordmann (Gante, Belgika) Mattias De Craene (saxo tenorra), Edmund Laurent (gitarra), Dries Geusens (baxua), Elias Devoldere (bateria) 2012an eratutako talde honek ibilbide meteorikoa izan du azken hiru urteotan, neurri handi batean, jazz progresiboa eta rocka nahastu dituelako erabakitasun osoz. Ikuspegi musikal horri esker, Nordmann etengabeko zubigintzan mugitzen da jazzeko eta rockeko zirkuituen artean: jazzeko zenbait sari irabazi dituzte Belgikan eta finalista izan dira rockeko batean; gainera, taldearen lehen diskoa, Alarm arrakastatsua (2015), aldi berean merkaturatu zuten rockeko diskoetxe batek eta jazzeko beste batek. [post_title] => 12 Points, europar jazzeko talentu gazteen jaialdiak, egitarau berritzailea eta dinamikoa iragarri du Heineken Jazzaldirako [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => 51-heineken-jazzaldia-12-points [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-05-03 12:41:11 [post_modified_gmt] => 2016-05-03 10:41:11 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=7075 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [comment_count] => 0 [current_comment] => -1 [found_posts] => 40 [max_num_pages] => 7 [max_num_comment_pages] => 0 [is_single] => [is_preview] => [is_page] => [is_archive] => 1 [is_date] => [is_year] => [is_month] => [is_day] => [is_time] => [is_author] => 1 [is_category] => [is_tag] => [is_tax] => [is_search] => [is_feed] => [is_comment_feed] => [is_trackback] => [is_home] => [is_404] => [is_comments_popup] => [is_paged] => 1 [is_admin] => [is_attachment] => [is_singular] => [is_robots] => [is_posts_page] => [is_post_type_archive] => [query_vars_hash:WP_Query:private] => 04093378f77c943e9f49846735fd409e [query_vars_changed:WP_Query:private] => [thumbnails_cached] => [stopwords:WP_Query:private] => )

Author: jazzaldia

1 5 6 7