WP_Query Object ( [query] => Array ( [paged] => 8 [category_name] => berriak ) [query_vars] => Array ( [paged] => 8 [category_name] => berriak [error] => [m] => [p] => 0 [post_parent] => [subpost] => [subpost_id] => [attachment] => [attachment_id] => 0 [name] => [static] => [pagename] => [page_id] => 0 [second] => [minute] => [hour] => [day] => 0 [monthnum] => 0 [year] => 0 [w] => 0 [tag] => [cat] => 154 [tag_id] => [author] => [author_name] => [feed] => [tb] => [comments_popup] => [meta_key] => [meta_value] => [preview] => [s] => [sentence] => [fields] => [menu_order] => [category__in] => Array ( ) [category__not_in] => Array ( ) [category__and] => Array ( ) [post__in] => Array ( ) [post__not_in] => Array ( ) [tag__in] => Array ( ) [tag__not_in] => Array ( ) [tag__and] => Array ( ) [tag_slug__in] => Array ( ) [tag_slug__and] => Array ( ) [post_parent__in] => Array ( ) [post_parent__not_in] => Array ( ) [author__in] => Array ( ) [author__not_in] => Array ( ) [ignore_sticky_posts] => [suppress_filters] => [cache_results] => 1 [update_post_term_cache] => 1 [update_post_meta_cache] => 1 [post_type] => [posts_per_page] => 6 [nopaging] => [comments_per_page] => 50 [no_found_rows] => [order] => DESC ) [tax_query] => WP_Tax_Query Object ( [queries] => Array ( [0] => Array ( [taxonomy] => category [terms] => Array ( [0] => berriak ) [field] => slug [operator] => IN [include_children] => 1 ) ) [relation] => AND [table_aliases:protected] => Array ( [0] => wp_term_relationships ) [queried_terms] => Array ( [category] => Array ( [terms] => Array ( [0] => berriak ) [field] => slug ) ) [primary_table] => wp_posts [primary_id_column] => ID ) [meta_query] => WP_Meta_Query Object ( [queries] => Array ( ) [relation] => [meta_table] => [meta_id_column] => [primary_table] => [primary_id_column] => [table_aliases:protected] => Array ( ) ) [date_query] => [queried_object] => stdClass Object ( [term_id] => 154 [name] => Berriak [slug] => berriak [term_group] => 0 [term_taxonomy_id] => 154 [taxonomy] => category [description] => [parent] => 0 [count] => 52 [filter] => raw [cat_ID] => 154 [category_count] => 52 [category_description] => [cat_name] => Berriak [category_nicename] => berriak [category_parent] => 0 ) [queried_object_id] => 154 [request] => SELECT SQL_CALC_FOUND_ROWS wp_posts.ID FROM wp_posts INNER JOIN wp_term_relationships ON (wp_posts.ID = wp_term_relationships.object_id) JOIN wp_icl_translations t ON wp_posts.ID = t.element_id AND t.element_type IN ('post_post','post_page','post_event','post_artist') JOIN wp_icl_languages l ON t.language_code=l.code AND l.active=1 WHERE 1=1 AND ( wp_term_relationships.term_taxonomy_id IN (154) ) AND wp_posts.post_type = 'post' AND (wp_posts.post_status = 'publish' OR wp_posts.post_status = 'confirmed') AND t.language_code='eu' GROUP BY wp_posts.ID ORDER BY wp_posts.post_date DESC LIMIT 42, 6 [posts] => Array ( [0] => WP_Post Object ( [ID] => 7075 [post_author] => 2 [post_date] => 2016-05-03 12:15:08 [post_date_gmt] => 2016-05-03 10:15:08 [post_content] => 12 Points jaialdiak, zeinaren xedea europar jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea den, bere hamargarren ediziorako egitaraua iragarri du: Donostian ospatuko da 2016ko uztailaren 20tik 23ra bitartean, Heinekin Jazzaldiaren batera eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren esparruan. Urtero programatzen da jaialdi hau europar kontinente osora egiten den deialdi ireki baten bitartez. Ia 500 taldek eskatu dute 12 Points-eko hautatze-probetan parte hartzea, sustapen-plataforma itzela bilakatu baita Europako jazzeko musikari gazteentzat. 12 talde hautatu dira, lau saiotan jarduteko, hiru talde egunean. 12 Points jaialdiaren berezitasuna da ez duela egoitza bakar eta finkorik: txandaka ospatzen da Dublinen (urte bakoitietan) eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). 2014an Umea-n egin zuten (Suedia), eta 2012an, Porton (Portugal). Jaialdi prestigiotsu hau Donostiara ekartzea hiru erakunderen lankidetzari esker izan da posible: Improvised Music Company, Dublinen egoitza duen enpresa eta 12 Points-en ohiko ekoizlea; Heineken Jazzaldia, bere 51. edizioa eskainiko duena, 2015ean berrogeita hamargarren urteurrena arrakasta handiz ospatu ondoren; eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua, zehatzago esanda, proiektu horretako Elkarrizketak lerroa, hain zuzen ere, DSS2016EUren lerro horren xedea bere inguruko kultur eragileekin itunak egitea eta Kultur Hiriburuaren balioei lotutako berariazko proiektuekin elkarlanean aritzea baita. 12 Points artista berriak aurkitzea xede duen jaialdi bat da. Musikariek ez ezik, itzal handiko hainbat programatzailek, kazetarik eta hezitzailek hartzen dute parte, urtero, 12 Points jaialdian, talentu berrien bila joanda. Han parte hartzen duten musikariei jaialdiak irauten duen guztian gera daitezen eskatzen zaie, horrela, Europako beste leku batzuetako artistak zer sortzen ari diren ikusi eta entzun dezaten. Parte-hartzaile guztien arteko harremanak tokiko jazzeko musikariekin egiten diren Jam Session gautarretan eta Jazz Futures mintegiaren bitartez lantzen eta sustatzen dira, azken horietan musika honen etorkizuna eztabaidatzen baita. “Jazzeko eta musika esperimental garaikideko soinurik egunekoenak eta etorkizun handienekoak” - The Irish Times “Nazioarteko lau programa hirukoitz dibertsitate zorabiagarrikoak... Jaialdi estimulagarria” - Jazzwise UK  logos-points   Egitaraua Uztailak 20. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 20:00. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 1: The Embla, Marco Mezquida, Eva Klesse Quartett   Uztailak 21. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 20:00. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 2: Water Boogie System, Insufficient Funs, CHROMB!   Uztailak 22. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 17:30. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 3: João Barradas Trio, Hilde Marie Holsen, Strobes   Uztailak 23. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 17:30. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 4: Four Seasons, Julian Sartorius, Nordmann   Parte hartuko duten taldeak   Uztailak 20, asteazkena The Embla (Aarhus, Danimarka) Nana Cecilie Gaardsted Bøvling (ahotsa), Frej Lesner (bateria) The Embla daniar bikoteak tripak ateratzen dizkio musikari. Behar-beharrezkoa ez duen guztiaz biluzten du eta jatorrizko bi indarretara mugatzen da: ahotsa eta danborra, doinua eta erritmoa. Inprobisatzaile hauek testuinguru moderno batera dakartzate hainbat tributako ahots- eta perkusio-tradizioak eta pop basati moduko bat sortzen dute, hezur-muineraino zuzenean iristen dena. Musika gordina eta sentitua da, bi musikarien intentsitate indartsu eta irekian sostengatua. 2015ean, Daniar Jazz Berriaren sarietarako izendatu zituzten.   Marco Mezquida (Menorca) Marco Mezquida (pianoa) Menorcan jaioa da Mezquida pianista eta konpositorea, eta 29 urte baizik ez dituen arren, artista askoren bizitza osoko obra baino oparoagoa den lan eta sari katalogo harrigarria metatu du dagoeneko. Urteko Musikari izendatu du, lau urtez jarraian, Kataluniako Asociació de Músics de Jazz elkarteak. Erraz egokitzen den inprobisatzailea eta moldatzailea da eta talde handi zein txikientzat, antzerki edota zinemarako obrak idatzi ditu. Bere hiruko propioarekin jotzen du eskuarki, baina ganberako orkestrekin eta sinfonikoekin ere aritzen da. Bakarka atera zuen lehen diskoan, La hora fértil (2013), pianoa jotzeko era sofistikatua eta bizia erakusteaz gainera, haren ideia inprobisatzaile aberatsak hautematen dira, musika klasiko, jazz, abangoardia, rock edota flamenkoko kontzeptuak egokitzen baititu askatasun osoz.   Eva Klesse Quartett (Leipzig, Alemania) Eva Klesse (bateria), Philipp Frischkorn (pianoa), Evgeny Ring (saxoa), Robert Lucaciu (baxua) Eva Klesse-k medikuntza ikasteko asmoa zuen, baina musikak ikaragarri tiratzen zion, bateriak, batez ere, eta hobeto pentsatu zuen. Orain, urte batzuk geroago atzera begiratuta, ezin esan okertu zenik. 2013an jazzeko ikasketak amaitu ostean, bere taldea osatu zuen eta berehalaxe irabazi zuen Leipzigeko jazzeko musikari gazte onenen saria. Klessek talentu handiko alemaniar musikariak bildu ditu eta horrek are ederragoak egiten ditu haren konposizio txundigarriak. Zuzenean ikuslea hunkitzen duen laukotea da eta bakarlari guztiek maila bertsuan distiratzea lortzen dute. Taldearen lehen diskoa, Xenon (2014), Enja zigilu entzutetsuak argitaratu zuen eta JazzEcho alemaniar agentziak urteko errebelazio onenaren saria eman zion 2015ean. Rondo aldizkariak honela kalifikatu zuen: “talde zoragarri baten debut amestua”.   Uztailak 21, osteguna Water Boogie System (Göteborg, Suedia) Karin Verbaan (ahotsa, sintetizadoreak), Jonathan Albrektson (teklatuak), William Soovik (bateria), Viktor Reuter (baxua) 2011n sortutako laukote honek bulkada musikaletan oinarritutako puzzle landu bat eratzen du. Taldekideek Karin Verbaan abeslariaren betaurreko dalitarretatik begiratzen dute une sinfonikoz osatutako mundu zoragarri bat eraikitzeko. Soinua askotan hauskorra da, beste batzuetan eztandatsua, baina pasioz eta trebetasun instrumentalez betea beti, taldekideen arteko elkar-ulertzea islaturik geratzen dela. Buru irekia eta belarri arretatsua eskatzen duen musika da, jaurtitzen dituzten piezak bildu, aztertu eta dagokien tokian birkokatzeko.   Insufficient Funs (Dublin, Irlanda) Matthew Jacobson (bateria, konposizioak), Sam Comerford (saxo baxua) Saxofoi baxua ez da jazzeko ohiko musika-tresna, baina Sam Comerford-en eskuetan bikote dinamiko honen arreta-gune nagusi bihurtzen da. Instrumentuaren tinbre trumoitsu eta trinkoaren bitartez Comerford musika-tresna horren inprobisatzaile handiek –Roscoe Mitchell, Peter Brötzmann…– markatutako bideetatik barneratzen da. Matthew Jacobson bateria, esperientzia luzeko musikaria, arduratzen da proiektua katalizatzeaz; hark ezartzen ditu oinarri dinamikoa eta groovea, Comerford bere ehundura melodikoetan josta dadin. CHROMB! (Paris, Frantzia) Antoine Mermet (saxoa), Camille Durieux (teklatuak), Corentin Quemener (bateria), Lucas Hercberg (baxua) Picassok esan omen zuen behin artista guztiek osten dutela. Hori horrela baldin bada, CHROMB! frantses laukoteak proportzio epikoetako lapurreta egiten du. Askatasuna ebatsi diote jazzari, rockari, berriz, energia, ganberako musikaren egiturak bahitu dituzte eta inprobisazioaren eromena harrapatu dute, horiekin guztiekin soinu hedakor ia sinfoniko bat konjuratzeko. John Zorn eta Soft Machine-ren itzalak proiektatzen dira taldearen errepertorio landuaren gaindi, baina haien ikuspegi trebe eta fina freskotasun handikoa da eta, batez ere, jostaria.   Uztailak 22, ostirala João Barradas Trio (Lisboa, Portugal) João Barradas (eskusoinua), André Rosinha (baxua), João Lopes Pereira (bateria) João Barradas gaztea –24 urte ditu– kasu bakana da. Jazz garaikidean ia parekorik ez duen akordeoilari birtuoso honen talentu sinesgaitza mundu guztian goraipatua izan da, musikarien artean, batez ere. Gil Goldstein piano-jotzaile estatubatuarrak eskusoinu-inprobisatzaile konbentzigarrienen artean dauka. Nelson Cascaisek honako hau esan du Barradasi buruz: “musikari aparta da, oso teknika onekoa, fraseatze sofistikatukoa eta sormen ikaragarrikoa”. Nazioarteko hainbat eskusoinu lehiaketa irabazita egin zen ezagun, artean nerabe bat zela, eta berehala hasi zen musikari entzutetsuekin elkarlanak egiten (Avishai Cohen, Mark Turner, Greg Osby…).   Hilde Marie Holsen (Oslo, Norvegia) Hilde Marie Holsen (tronpeta, elektronika) Holsen-en lana paisaia inprobisatu zabalak eta ñabarduraz beteak sortzea da, denbora errealean prozesatutako lengoaia hunkigarri batekin, tronpetaren eta elektronikaren arteko muga-lerroak lausotzen dituela. Teknologiak gero eta rol garrantzitsuagoa jokatzen du inprobisatzaileen erreminta-kaxan, zeinahi musika-tresnaren mugak ikaragarri zabaltzen baititu. Holsenen kasuan, digitalaren eta analogikoaren arteko elkargunea horrela menderatzen duela, bistan dago intentzio musikal argi baten zerbitzuan jartzen duela teknologia. Haren debuteko diskoa, Ask, Hubro norvegiar zigiluak merkaturatu zuen iaz eta oso harrera ona egin zion kritikak.   Strobes (Londres, Erresuma Batua) Dan Nicholls (teklatuak, elektronika), Matt Calvert gitarra, elektronika), Joshua Blackmore (bateria elektronikoa eta akustikoa) Dan Nicholls soinu-inkisidorea buru dutela, Strobes hiruko britainiarraren egitekoa piztia musikala heztea, etxekotzea da, tresna elektroniko andana batez armaturik eta hainbat generotako esperientzia luzea baliatuz. Konposizio kolektiboaren, estudioko ekoizpenaren, zuzenean sampleatzearen eta bat-bateko jam-saioen bitartez, Strobes esfortzu handiegirik gabe mugitzen da inprobisazio elektronikoaren, polirritmo minimalistaren eta afrikar inspirazioko grooveen artean. Hiru musikari hauek, genero jakin baten loturetatik askaturik, soinu indibiduala eta eklektikoa sortzen dute.   Uztailak 23, larunbata Four Seasons (Graz, Austria) Gerhard Ornig (tronpeta), Karel Eriksson (tronboia), Vasilis Koutsonanos (baxua), Luis Andre Carneiro de Oliveira (bateria) Austriako Graz hirian egoitza duen talde batean Grezia, Brasil, Suedia eta Austriako musikariak elkartu izana Europako gaur egungo jazzaren paisaia aldakorraren erakusgarri bat da. Zenbait hiritako musika-kontserbatorioek –Grazekoa da horren adibide– lur emankorra eskaintzen dute hau bezalako talde bikainak haz daitezen, Ornig austriarraren tronpeta eta Eriksson suediarraren tronboia gidari dituztela. Erritmo-oinarri gogorrak eta akorderik gabeko egiturak espazio zabala eratzen dute musikariek beren talentu guztia gara dezaten. Argi geratzen da taldekideek ongi hartzen dutela elkar eta erditzen duten musikak nazioez gaindiko konposizio hori ispilatzen duela.   Julian Sartorius (Berna, Suitza) Julian Sartorius (bateria, perkusioa, jostailuak) Julian Sartorius bateria-jotzailearen obsesio bakarra erritmoa da. Literalki. Bateriaren eta perkusioko beste hainbat instrumenturen zentimetro bakoitza esploratzeko ahaleginean, Sartorius egunero erritmo berri bat sortzen tematu zen urtebete osoan, eta blog batean dokumentatu zituen bere aurrerapenak xehetasun handiz. Miaketa sistematiko eta jarraitu horri esker, teknika berriak eta ordura arte esploratu gabeko erritmo-lurraldeak aurkitu zituen. Bere erritmoekin new music deituaren, hip-hoparen eta inprobisazio abstraktuaren arteko mugei bultza eginez, Sartoriusek argitara ateratzen ditu perkusioko instrumentuen aukera mugagabeak.   Nordmann (Gante, Belgika) Mattias De Craene (saxo tenorra), Edmund Laurent (gitarra), Dries Geusens (baxua), Elias Devoldere (bateria) 2012an eratutako talde honek ibilbide meteorikoa izan du azken hiru urteotan, neurri handi batean, jazz progresiboa eta rocka nahastu dituelako erabakitasun osoz. Ikuspegi musikal horri esker, Nordmann etengabeko zubigintzan mugitzen da jazzeko eta rockeko zirkuituen artean: jazzeko zenbait sari irabazi dituzte Belgikan eta finalista izan dira rockeko batean; gainera, taldearen lehen diskoa, Alarm arrakastatsua (2015), aldi berean merkaturatu zuten rockeko diskoetxe batek eta jazzeko beste batek. [post_title] => 12 Points, europar jazzeko talentu gazteen jaialdiak, egitarau berritzailea eta dinamikoa iragarri du Heineken Jazzaldirako [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => 51-heineken-jazzaldia-12-points [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-05-03 12:41:11 [post_modified_gmt] => 2016-05-03 10:41:11 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=7075 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [1] => WP_Post Object ( [ID] => 6090 [post_author] => 2 [post_date] => 2016-02-26 14:27:30 [post_date_gmt] => 2016-02-26 13:27:30 [post_content] => Heineken Jazzaldiaren 51. edizioa izen garrantzitsu askorekin datorkigu: batzuk klasikoak dira, beste batzuk berriak, proiektu abangoardistekin datozenak, eta mota guztietako entzuleentzat eragina eta erakargarritasuna duten artistak izango ditugu. Diana Krall, Gloria Gaynor, Branford Marsalis, Brad Mehldau, John Scofield, Jan Garbarek eta Marc Ribot-i Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Charles Bradley, Terje Rypdal, Jerry Bergonzi, Ellis Marsalis, Jack DeJohnette, José James, Steps Ahead eta Bobo Stenson gehitu zaizkie orain, beste askoren artean.   Sarreren salmenta Sarrerak salgai daude dagoeneko web honetan bertan eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan (11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara) Jazz Band Ball-a Hasi gaitezen lehen egunetik. Uztailaren 21ean, Jazz Band Ball-a ospatuko da Zurriolako Hondartzan eta Kursaaleko Terrazetan. Egun horretako izarra Gloria Gaynor abeslaria izango da, dudarik gabe, benetako erreferentzia afroamerikar kantagintzaz ari bagara. Berde Heineken Agertokian ere, baina gauerdian, funkeko mitoetako bat izango dugu, pieza arrakastatsu asko eta asko plazaratu dituen talde bat eta “vocoder”-aren erabileragatik ospetsu egin zena: The Zapp Band, Europan oso noizik behin eskaintzen dituen emanaldietako batean. Beste agertoki batzuetan, gau horretan bertan, luxuzko artistak izango ditugu. Hiru super-musikarik osatutako hirukoa: Cyrus Chestnut, Buster Williams eta Lenny White; Marc Riboten azken proiektua, joan zen udazkenean Kursaalen arrakastaz eskaini zena, Filadelfia Soinuari omenaldia egungo jazzeko gitarrista garrantzitsuenetako baten eskutik, Marc Ribot, Ornette Colemanen laukote bikoitzetako bi kide lagun dituela, Jamaaladeen Tacuma eta Calvin Weston; beste gitarra-jole handi bat, Terje Rypdal ipartarra, power-jazzeko Elephant Nine taldeak laguntzen diola; John Nemeth, amerikar blueseko izarra, Estatu Batuetako hiri euskaldunenetako batean jaioa, Boisen (Idaho); eta jatorriz antillarra den Tricia Evy abeslari frantsesa.   Trinitate Enparantza Uztailaren 22tik hasita, Heineken Jazzaldiaren agertoki garrantzizkoenak, Trinitate Enparantzak, jazzeko lau saio bikoitz paregabe eskainiko ditu. Hasteko, Marsalis familiako bi izar. Ellis, aita, izango da lehen saioko protagonista, bere laukotearen buruan, eta ondoren, Branford Marsalis handiaren txanda izango da, jazzeko kantari miretsienetako bat bere taldean duela: Kurt Elling. Uztailaren 23an, larunbata, jazz garaikideko bi erreferentzia. Lehendabizi, Jack DeJohnette bateria-jotzaile eta pianistaren hirukoa, Ravi Coltrane saxofoilaria barruan dela. Gaueko bigarren saioan, berriz, Steve Coleman saxofoilariaren 5 Elements taldea izango dugu. Esan behar da Steve Coleman Heineken Jazzaldiak bere ibilbide oparo guztian jarraitu izan duen musikaria dela. Uztailaren 24an, igandea, azken garaiotan estiloa markatzen ari den beste abeslari baten kontzertuarekin hasiko da saioa, José James, zeinak Billie Holiday handiari eskaini dion diskoa aurkeztuko baitu. Haren atzetik, talde mitiko bat, Steps Ahead, bere liderra, Mike Mainieri bibrafonista, buruan duela eta aparteko ospe eta kalitateko musikariz osatutako formazioarekin: Eliane Elias, Marc Johnson, Donny McCaslin eta Billy Kilson. Azkenik, astelehenean, uztailak 25, Trinitate Enparantzan, Heineken Jazzaldi honetako saio gutiziatuenetako bat izango dugu, Diana Krall jazzeko diva handia ikusiko baitugu oholtzan, bere laukote berriarekin. Aurretik, gaur egungo musikari sentikor eta lirikoenetako baten emanaldia entzuteko aukera izango dugu, Bobo Stenson suediarrarena, hain zuzen.   Kursaal Auditoriumean- Kutxabank Kursaal Auditoriumean, lau kontzertu handi artista ezagun eta liluragarrien eskutik: lehenik, uztailaren 22an, Brad Mehldau, John Scofield eta Marc Guiliana bateria gazteak osatutako hirukoa. Hurrengo egunean, uztailak 23, gora datorren izen bat, dagoeneko benetako izar bilakatu dena Europako hainbat herrialdetan, Ibrahim Maalouf tronpetaria bere proiektu elektrikoarekin. Igandean, Europako jazzeko musikari gailenetako bat, Jan Garbarek norvegiarra bere taldearekin, non Trilok Gurtu indiar perkusionistak joko baitu. Amaitzeko, uztailaren 25ean, Kursaal Auditoriumean, amerikar jazzean gero eta izen handiagoa duen artista bat, New Orleanseko Christian Scott tronpetaria bere proiektu berriarekin, 9 musikari agertokian direla. Aurretik iragarrita zegoen aurten Donostian ospatuko dela, Heineken Jazzaldiarekin batera, 12 Points lehiaketa, non Europan fama hartzen ari diren talde interesgarrienetako 12k hartuko baitute parte. Victoria Eugenia Antzokian eskainiko diren emanaldi horiekin batera (oraindik programa guztiz zehaztu gabe dago) uztailaren 20, 21, 22 eta 23an, jam-saioak eskainiko dira Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan, eta bizikidetzak eta hitzaldiak egongo dira Victoria Eugenia Klubean.   Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Victoria Eugenia Antzokiaren programazioa bi emanaldi guztiz berezirekin osatuko da. Uztailaren 24an, Bertsoa & Jazza formatuko saio berri bat izango dugu, zeina duela hamar urte baino gehiago estreinatu baitzen agertoki berean. Eta uztailaren 25ean, 17:30ean, europar jazzeko talde original, sortzaile, definiezin eta jenialenetako baten emanaldia: Lyondik datorren La Marmite Infernale, Espainian eskainiko duen lehen kontzertuan, 1967tik abian dagoen taldea izan arren. San Telmo Museoa Aurten Heineken Jazzaldiak berritasun garrantzitsu bat dakar: San Telmoko Eguerdiak. 5 kontzertu izango dira eguerdiko 12:30ean kalitate eta heterogeneotasun handiko bost proposamenekin. Hilaren 21ean izango da lehena 2015eko euskal jazzeko proiektu interesgarrienetako batekin, Ainara Ortega donostiar abeslariaren taldea, zeinak Victoria Eugenia Antzokian abestu baitzuen entzule eta kritikaren harrera ezin hobearekin. Eguerdiko saio horietako bigarrena Mikel Andueza saxo altu bikainak protagonizatuko du. Gure hirian oso maitea dugun artista honek bere disko onenetako bateko piezak –2015ean argitaratu zuen– entzuteko aukera eskainiko digu, bere seikote propioa distira handiz zuzentzen duela. Larunbatean, hilak 23, super-saxofoilari bat banda bikain batekin: Jerry Bergonzi saxo tenorra, jazz garaikideko mitoetako bat bere laukotearen buruan, beste batzuen artean, Perico Sambeat valentziarrak laguntzen diola. Igandean, uztailak 24, elezaharretako beste talde baten txanda izango da, Lyongo Workshop taldearena, Europako jazz garaikideko banda interesgarrienetako bat izateaz gainera, bizi luzeenetakoa duena, ia 50 urteko ibilbidea baitarama. Hor jo izan dute Frantziako bakarlari garrantzitsuenetako batzuek eta herrialde horretako jazzaren ordezkari nagusietako bat izaten jarraitzen du. Kontzertu erakargarri hauek amaitzeko, hilaren 25ean, astelehena, jazz onena eta flamenko instrumental onena uztartzen dituzten hiru musikari handik osatutako hirukoa: Josemi Carmona gitarrista, Javier Colina baxu-jotzailea eta Bandolero perkusionista. Berde Heineken Agertokia Beti bezala, ikus-entzule gazteentzat interes handiena izango duten agertokien artean Berde Heineken Agertokia dago. Aipatu dira jada uztailaren 21ean hor ariko diren artistak (Gloria Gaynor eta The Zapp Band). Hurrengo egunetako programazioa, agertoki horretan ohikoa denez, hainbat koloretako estilo osagarriz eta ludikoz eratutako amalgama loriatsu bat izango da. Uztailaren 22an, saioa iluntzeko 9etan hasiko da Ryley Walker gitarra-jole eta abeslariaren emanaldiarekin. Folkaren eta rockaren artean mugitzen den musikari honek balada zoragarriz eta pieza elektriko kitzikagarriz jositako errepertorioa du. Gauean, Snarky Puppy taldeak joko du; aurten Grammy sari bat irabazita, R&B instrumentaleko talde indartsu, gazte eta asmamen handienetakoa dutenen artean ditugu. Uztailaren 23an, larunbata, azken hilabeteotan eskaera handienetakoa duen euskal talde baten txanda izango da, Rural Zombies. Gauerdian, berriz, Nick Waterhouse-k R&B zaharraren sentsibilitate eta indar guztia eskainiko digu, abesti xume bezain argitsuz betetako disko zoragarriak argitaratzen ari den kantari gazte baten ahotsean. Berde Heineken Agertokiaren programazioa hilaren 24an itxiko da bi proposamen desberdin bezain zirraragarrirekin: iluneko 9etan, Grupo Fantasma, Estatu Batuetan proiekzio handienetakoa duen banda latino bat. Austinen (Texas) egoitza duten musikari latinoz osatutako banda zoragarri bat da, talde mitikoenen ahalmen eta erritmo guztia berarekin duena. Eta mitoez ari garela, nor hoberik Charles Bradley soularen erregea baino, kantari honek, izan ere, bere ahotsarekin eta ahalmen eszenikoarekin, soularen urrezko urteak ekartzen dizkigu gogora.   [post_title] => Cyrus Chestnut, Snarky Puppy, Charles Bradley, Terje Rypdal, Jerry Bergonzi, Ellis Marsalis, Jack DeJohnette, José James, Steps Ahead eta Bobo Stenson, 51. Heineken Jazzaldirako izen berriak [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => cyrus-chestnut-snarky-puppy-charles-bradley-terje-rypdal-jerry-bergonzi-ellis-marsalis-jack-dejohnette-jose-james-steps-ahead-eta-bobo-stenson-51-heineken-jazzaldirako-izen-berriak [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-03-01 12:43:09 [post_modified_gmt] => 2016-03-01 11:43:09 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=6090 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [2] => WP_Post Object ( [ID] => 5718 [post_author] => 3 [post_date] => 2016-02-17 10:54:00 [post_date_gmt] => 2016-02-17 09:54:00 [post_content] => Marcos Navarro eta Maddi Martínez de Murguía dira hurrengo uztailaren 20tik 25era Donostian ospatuko den 51. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketa irabazi duen kartelaren egileak. Marcos Navarro, 29 urteko bartzelonarra, Donostian bizi da gaur egun. Ilustratzaile freelance gisa lan egiten du ehungintza-diseinuaren sektorean eta, aldi berean, ilustrazio pertsonalagoak egiten ditu. Maddi Martínez de Murguía 28 urteko donostiarrak Bartzelonan egin zituen ikasketak, Elisava diseinu-eskolan, eta diseinatzaile grafiko gisa lan egiten du Donostian. Kartel irabazleak 1.200 euroko saria jaso du eta milaka pertsonak beren diseinua ikusteko aukera ematen die egileei, ez da alferrik Heineken Jazzaldia Europa guztiko jaialdi garrantzitsuenetako bat eta tradizio luzeenetakoa duena. Kartel irabazlea erabaki duen epaimahaian diseinu grafiko eta argazkigintzako zenbait espezialistak hartu dute parte: José Luis Lanzagorta, musikaria, diseinatzaile grafikoa eta 1989, 1990, 1999, 2000, 2001, 2002, 2005, 2006, 2007 eta 2008ko Jazzaldietako kartelen egilea izateaz gainera, Lanzagorta Estudioan hainbat proiektu aurrera eraman dituena. Pedro Párraga, jazzeko argazkilari espezialista eta, Antton Olariagarekin batera, 1986, 1987 eta 1988ko Jazzaldietako kartelen egilea. Virginia Errekalde, diseinatzaile grafikoa eta ekitaldi antolatzailea, 2010eko Jazzaldiko kartelaren egilea. Isabel Azkarate, argazkilaria, hainbat erakusketa egin ditu bere ibilbidean zehar. Gaur egun, New Yorken 80ko hamarraldian egindako argazkiak gai dituen haren erakusketa ikus daiteke Noventa Grados kultur espazioan (Donostiako Kale Nagusian). Horiekin batera, Heineken Jazzaldiaren bi ordezkarik (Miguel Martin, Heineken Jazzaldiaren Zuzendaria, eta Jaione Askasibar, Donostia Kulturako Komunikazio Zuzendaria), eta HEINEKEN Españako beste bik (Gerard Doblas, Heineken etxeko brand managerra, eta Santi Illarramendi, Ipar Zonako Heineken etxeko aktibazio-managerra) hartu dute parte. 301 kartel aurkeztu ziren lehiaketara. www.heinekenjazzaldia.eus webgunean, non jendeak botoa emateko aukera izan duen aurkeztutako kartel guztietatik 10 azken hautaketara igaro zitezen, 17.476 boto zenbatu ziren. Beste 10 kartel HEINEKEN Españak eta Heineken Jazzaldiak hautatu zituzten. Epaimahaiak, beraz, 20 finalisten artetik aukeratu du kartel irabazlea. Botoa emanez parte hartu duten pertsona guztien artean, bi abonu zozketatu dira 51. Heineken Jazzaldiko Trinitate Enparantzako kontzertuetarako. Irabazlea Erika Moreno izan da. cartel-jazz2016 [post_title] => Marcos Navarro eta Maddi Martínez de Murguía garaile 51. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketan [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => marcos-navarro-eta-maddi-martinez-de-murguia-garaile-51-heineken-jazzaldiko-kartel-lehiaketan [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-02-17 10:54:00 [post_modified_gmt] => 2016-02-17 09:54:00 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=5718 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [3] => WP_Post Object ( [ID] => 5662 [post_author] => 3 [post_date] => 2016-02-05 11:15:24 [post_date_gmt] => 2016-02-05 10:15:24 [post_content] => Marc-Ribot-Young-Philadelphians-c-Hiroki_Nishioka 51. Heineken Jazzaldia –hurrengo uztailaren 20tik 25era ospatuko da Donostian– jazzaren esparru guztietako izar dirdaitsuz osatutako egitarau paregabea ari da osatzen eta berretsi dezake jada ondorengo artista hauen presentzia: Diana Krall, Gloria Gaynor, Branford Marsalis Kurt Elling-ekin, Brad Mehldau John Scofield eta Mark Guiliana-rekin, Jan Garbarek, Steve Coleman, Marc Ribot and The Young Philadelphians, Ibrahim Maalouf eta Christian Scott. Jazzaldiaren programa osoa otsailaren azken aldera iragarriko da eta orduan jarriko dira sarrerak salgai. Diana Krall gaur egungo jazzeko abeslaririk erakargarriena dugu eta Donostiara dator berriro, non oraindik ikus-entzuleen oroimenean baitaude haren aurreko emanaldi gogoangarriak. Laukote baten buruan datorkigu oraingoan. Gloria Gaynor disko-musika deituaren erregina ukaezina da, baina esparru hori txiki geratu zaio eta musika beltzaren mito bizietako bat bilakatu da. Gloriaren I Will Survive egiazko himno bilakatu da belaunaldi bat baino gehiagorentzat. Haren ahots zoragarriak eta agertokiko erritmo itsaskorrak tatxarik gabe diraute. Branford Marsalis egungo jazzeko saxo tenor printzipaletakoa dugu eta gonbidatu berezi bat aurkeztuko du bere laukotearekin batera: Kurt Elling abeslaria, baritono oraindik gaztea, baina dagoeneko jazz estandarreko ahots handien tradizioaren parte bilakatu dena. John Scofield gitarrista handiaren grooveak bat egingo du Brad Mehldau piano jotzailearen musikaltasun apartarekin, atzetik Mark Guilianaren erritmo indartsua dutela. Guiliana jazzeko bateriaren berritzaile handietako bat da eta David Bowie zendu berriaren azken diskoan –Blackstar– parte hartzen duelako egin da ezagun. Jan Garbarek iparraldeko jazzaren zutabeetako bat da, ez da alferrik jazzeko izen handien –Keith Jarrett, adibidez– lankide eta inspiratzaile izan. Trilok Gurtu laukotean duela, Donostiara datorkigu bere artearen handitasuna erakustera. Steve Coleman saxo altuaren jeinu bat da. Korronte berri bat sortu du abangoardiako jazzaren barruan eta esan behar da Jazzaldiak hasieratik jarraitu duela hurbiletik haren ibilbide distiratsua. Five Elements taldearen edizio berri batekin dator heldutasun artistiko bete-betean. Gitarrak eman duen talenturik handienetakoa dugu Marc Ribot, modernoa eta aurreratua bere garairako. Proiektu ikusgarrien lider izan da, horien artean Phylly Soul –Filadelfiako soinua– delakoaren birsorkuntza hau, zeinaz gozatzeko aukera izan baitzuten donostiarrek duela ez asko Kursaalen emandako kontzertuan. Berarekin dakartza Jamaaladeen Tacuma eta Calvin Weston, bi musikari filadelfiar, Ornette Colemanen Prime Time Band taldean jo zutenak. Ibrahim Maalouf europar jazzeko izar berrietako bat da. Libanoar jatorriko frantses tronpeta-jotzaile hau jazzaren, arabiar musikaren eta musika garaikidearen eraginpean hezitako instrumentista bikainenen artean kokatzen da. Christian Scott ere tronpetaria dugu, baina honek New Orleanseko jazzaren iturrietatik edan ostean –ez da alferrik han jaioa–, bere estilo propioa garatu du, harrotasun ukitu batekin, amerikar jazzeko joera berrien aitzindari izateko arriskua bere gain harturik. [post_title] => Diana Krall, Gloria Gaynor, Branford Marsalis Kurt Elling-ekin, Brad Mehldau John Scofield eta Mark Guiliana-rekin, Jan Garbarek, Steve Coleman, Marc Ribot and The Young Philadelphians, Ibrahim Maalouf eta Christian Scott, berretsitako lehen izarrak 51. Heineken Jazzaldirako [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => diana-krall-gloria-gaynor-branford-marsalis-kurt-elling-ekin-brad-mehldau-john-scofield-eta-mark-guiliana-rekin-jan-garbarek-steve-coleman-marc-ribot-and-the-young-philadelphians-ibrahim-maalou [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-02-05 11:15:24 [post_modified_gmt] => 2016-02-05 10:15:24 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=5662 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [4] => WP_Post Object ( [ID] => 5619 [post_author] => 3 [post_date] => 2016-01-08 12:15:50 [post_date_gmt] => 2016-01-08 11:15:50 [post_content] => [vc_row][vc_column][vc_single_image image="5624" alignment="center" border_color="grey" img_link_large="" img_link_target="_self" img_size="full"][vc_column_text]Europako jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea helburu duen 12 Points jaialdiak Donostian ospatuko du bere hamargarren edizioa, 2016ko uztailaren 20tik 23ra, Heineken Jazzaldiarekin batera, azken hau uztailaren 20tik 25era bitartean garatuko baita, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin batera. Bere egitaraua prestatzeko, 12 Points-ek urtero deialdi ireki bat egiten du Europako 12 herrialdetatik 12 jazz talde aukeratzeko xedearekin. Parte hartu nahi duten taldeek 2016ko urtarrilaren 30a baino lehen eman behar dute izena www.12points.ie web orrian. Azken hamar urteotan, plataforma paregabea bilakatu da 12 Points jazzaren esparruan Europan sortzen diren talentu berriak sustatzeko. Ia 500 musikari gaztek hartu dute parte 12 Points-en 2007tik hona eta haietako askorentzat ezinbesteko urratsa izan da beren ibilbide profesionalari ekiteko orduan. 12 Points jaialdi alderraia da, txandaka ospatzen da Dublinen (urte bakoitietan) eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). 2014an Umea-n egin zuten (Suedia), eta 2012an, Porton (Portugal). Jaialdi prestigiotsu hau Donostiara ekartzea hiru erakunderen lankidetzari esker izan da posible: Improvised Music Company, Dublinen egoitza duen enpresa eta 12 Points-en ohiko ekoizlea; Heineken Jazzaldia, bere 51. edizioa eskainiko duena, 2015ean berrogeita hamargarren urteurrena arrakasta handiz ospatu ondoren; eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua, zehatzago esanda, proiektu horretako Elkarrizketak lerroa, hain zuzen ere, DSS2016EUren lerro horren xedea bere inguruko kultur eragileekin itunak egitea eta Kultur Hiriburuaren balioei lotutako berariazko proiektuekin elkarlanean aritzea baita. 12 Points artista berriak aurkitzea xede duen jaialdi bat da. Musikariek ez ezik, itzal handiko hainbat programatzailek, kazetarik eta hezitzailek hartzen dute parte, urtero, 12 Points jaialdian, talentu berrien bila joanda. Han parte hartzen duten musikariei jaialdiak irauten duen guztian gera daitezen eskatzen zaie, horrela, Europako beste leku batzuetako artistak zer sortzen ari diren ikusi eta entzun dezaten. Parte-hartzaileen arteko harremana, berriz, honela eratzen da: elkarren arteko lana garatzeko Networking Dinners izeneko afarien bidez, tokiko jazzeko musikariekin egiten diren Jam Session gautarretan, eta Jazz Futures mintegiaren bitartez, non musika honen etorkizuna eztabaidatzen baita. 12 Points etorkizunera begira dagoen jaialdia da. Hor parte hartzen duten musikari gazteek jazza nora doan eta hurrengo hamar edo hamabost urteetan zer norabide hartuko duen iragartzen dute. 12 Points-en ezagutzera emandako bi artista izan ditugu jada Heineken Jazzaldian. Danimarkako Ibrahim Electric taldea da horietako bat –Dublingo 2008ko 12 Points-en hartu zuen parte, eta 2014ko Donostiako Jazzaldian jo zuen– eta bestea Mari Kvien Brunvoll norvegiar abeslaria, 2012ko Heineken Jazzaldiko programan kantatu zuena, Stavanger-en (Norvegia) ospatutako 2010eko 12 Points jaialdirako hautatua izan ondoren. Improvised Music Company irabazi asmorik gabeko musika sustapeneko agentzia bat da, Irish Arts Council erakundeak finantzatzen du eta hogei urtetik gorako eskarmentua du kulturaren sektorean.   12-pt-logo-1-copy imc-logo-black-1logo-2016-Conversaciones[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row] [post_title] => Jazzeko talentu gazteentzat Europan egiten den 12 Points jaialdia 2016an ospatuko da Donostian, Heineken Jazzaldiarekin eta Europako Kultur Hiriburuarekin batera [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => jazzeko-talentu-gazteentzat-europan-egiten-den-12-points-jaialdia-2016an-ospatuko-da-donostian-heineken-jazzaldiarekin-eta-europako-kultur-hiriburuarekin-batera [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-01-08 12:15:50 [post_modified_gmt] => 2016-01-08 11:15:50 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=5619 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [5] => WP_Post Object ( [ID] => 5568 [post_author] => 3 [post_date] => 2015-12-11 11:01:02 [post_date_gmt] => 2015-12-11 10:01:02 [post_content] => [vc_row][vc_column][vc_column_text]2016ko uztailaren 20tik 25era ospatuko den 51. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuaren barruan, berehala dira hastekoak behin betiko zerrenda erabakitzeko balioko duten ikus-entzuleen aurreko emanaldiak. Aurten aurkeztu diren 52 proposamenetatik, parte-hartzaileek ekarritako grabazioetan oinarrituta, 51. Heineken Jazzaldiko antolakuntzak 15 talde hautatu ditu, Donostiako hainbat agertokitan jo dezaten urtarriletik martxora bitartean. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Batzordeak, kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, 51. Heineken Jazzaldiaren programazioan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu. Joaldiak Forum FNAC-en, Altxerrin eta Victoria Eugenia Klubean izango dira, sarrera doan dela (Klubaren kasuan, aldez aurretik, Victoria Eugenia Antzokiaren leihatiletan hartu beharko dira gonbidapenak), ondorengo egutegiaren arabera:
DATA LEKUA ORDUA TALDEA
ABENDUA 14 VE KLUBA 20:00 Didier Datcharry Trio
URTARRILA 12 VE KLUBA 20:00 Reunion Big Band
URTARRILA 21 FORUM FNAC 19:30 Swingpapers
URTARRILA 22 FORUM FNAC 19:30 Laurent Robino Trio
OTSAILA 4 ALTXERRI 20:30 Javi Fermín
OTSAILA 8 VE KLUBA 20:00 Ghost Number & His Tipsy Gypsies
OTSAILA 11 ALTXERRI 20:30 The Modern Soul Gang
OTSAILA 16 VE KLUBA 20:00 Gregario de Luxe
OTSAILA 23 VE KLUBA 20:00 Kass & The Gingerbread Boys
MARTXOA 1 FORUM FNAC 19:30 Les Fous
MARTXOA 3 FORUM FNAC 19:30 Paddam
MARTXOA 8 ALTXERRI 20:30 The Soul Messengers
MARTXOA 10 ALTXERRI 20:30 Luismi Segurado Trio
MARTXOA 15 FORUM FNAC 19:30 Half Quartet Plus Two
MARTXOA 17 ALTXERRI 20:30 Catalina’s Neues Jazz Quintet
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row] [post_title] => 51. Heineken Jazzaldirako hautaketa prozesuan parte hartuko duten tokiko taldeen emanaldien egutegia [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => 51-heineken-jazzaldirako-hautaketa-prozesuan-parte-hartuko-duten-tokiko-taldeen-emanaldien-egutegia [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2015-12-11 11:01:02 [post_modified_gmt] => 2015-12-11 10:01:02 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=5568 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) ) [post_count] => 6 [current_post] => -1 [in_the_loop] => [post] => WP_Post Object ( [ID] => 7075 [post_author] => 2 [post_date] => 2016-05-03 12:15:08 [post_date_gmt] => 2016-05-03 10:15:08 [post_content] => 12 Points jaialdiak, zeinaren xedea europar jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea den, bere hamargarren ediziorako egitaraua iragarri du: Donostian ospatuko da 2016ko uztailaren 20tik 23ra bitartean, Heinekin Jazzaldiaren batera eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren esparruan. Urtero programatzen da jaialdi hau europar kontinente osora egiten den deialdi ireki baten bitartez. Ia 500 taldek eskatu dute 12 Points-eko hautatze-probetan parte hartzea, sustapen-plataforma itzela bilakatu baita Europako jazzeko musikari gazteentzat. 12 talde hautatu dira, lau saiotan jarduteko, hiru talde egunean. 12 Points jaialdiaren berezitasuna da ez duela egoitza bakar eta finkorik: txandaka ospatzen da Dublinen (urte bakoitietan) eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). 2014an Umea-n egin zuten (Suedia), eta 2012an, Porton (Portugal). Jaialdi prestigiotsu hau Donostiara ekartzea hiru erakunderen lankidetzari esker izan da posible: Improvised Music Company, Dublinen egoitza duen enpresa eta 12 Points-en ohiko ekoizlea; Heineken Jazzaldia, bere 51. edizioa eskainiko duena, 2015ean berrogeita hamargarren urteurrena arrakasta handiz ospatu ondoren; eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua, zehatzago esanda, proiektu horretako Elkarrizketak lerroa, hain zuzen ere, DSS2016EUren lerro horren xedea bere inguruko kultur eragileekin itunak egitea eta Kultur Hiriburuaren balioei lotutako berariazko proiektuekin elkarlanean aritzea baita. 12 Points artista berriak aurkitzea xede duen jaialdi bat da. Musikariek ez ezik, itzal handiko hainbat programatzailek, kazetarik eta hezitzailek hartzen dute parte, urtero, 12 Points jaialdian, talentu berrien bila joanda. Han parte hartzen duten musikariei jaialdiak irauten duen guztian gera daitezen eskatzen zaie, horrela, Europako beste leku batzuetako artistak zer sortzen ari diren ikusi eta entzun dezaten. Parte-hartzaile guztien arteko harremanak tokiko jazzeko musikariekin egiten diren Jam Session gautarretan eta Jazz Futures mintegiaren bitartez lantzen eta sustatzen dira, azken horietan musika honen etorkizuna eztabaidatzen baita. “Jazzeko eta musika esperimental garaikideko soinurik egunekoenak eta etorkizun handienekoak” - The Irish Times “Nazioarteko lau programa hirukoitz dibertsitate zorabiagarrikoak... Jaialdi estimulagarria” - Jazzwise UK  logos-points   Egitaraua Uztailak 20. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 20:00. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 1: The Embla, Marco Mezquida, Eva Klesse Quartett   Uztailak 21. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 20:00. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 2: Water Boogie System, Insufficient Funs, CHROMB!   Uztailak 22. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 17:30. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 3: João Barradas Trio, Hilde Marie Holsen, Strobes   Uztailak 23. Victoria Eugenia Antzokia – Skoda. 17:30. 12€ Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak lerroaren laguntza eta sostenguarekin 12 Points 4: Four Seasons, Julian Sartorius, Nordmann   Parte hartuko duten taldeak   Uztailak 20, asteazkena The Embla (Aarhus, Danimarka) Nana Cecilie Gaardsted Bøvling (ahotsa), Frej Lesner (bateria) The Embla daniar bikoteak tripak ateratzen dizkio musikari. Behar-beharrezkoa ez duen guztiaz biluzten du eta jatorrizko bi indarretara mugatzen da: ahotsa eta danborra, doinua eta erritmoa. Inprobisatzaile hauek testuinguru moderno batera dakartzate hainbat tributako ahots- eta perkusio-tradizioak eta pop basati moduko bat sortzen dute, hezur-muineraino zuzenean iristen dena. Musika gordina eta sentitua da, bi musikarien intentsitate indartsu eta irekian sostengatua. 2015ean, Daniar Jazz Berriaren sarietarako izendatu zituzten.   Marco Mezquida (Menorca) Marco Mezquida (pianoa) Menorcan jaioa da Mezquida pianista eta konpositorea, eta 29 urte baizik ez dituen arren, artista askoren bizitza osoko obra baino oparoagoa den lan eta sari katalogo harrigarria metatu du dagoeneko. Urteko Musikari izendatu du, lau urtez jarraian, Kataluniako Asociació de Músics de Jazz elkarteak. Erraz egokitzen den inprobisatzailea eta moldatzailea da eta talde handi zein txikientzat, antzerki edota zinemarako obrak idatzi ditu. Bere hiruko propioarekin jotzen du eskuarki, baina ganberako orkestrekin eta sinfonikoekin ere aritzen da. Bakarka atera zuen lehen diskoan, La hora fértil (2013), pianoa jotzeko era sofistikatua eta bizia erakusteaz gainera, haren ideia inprobisatzaile aberatsak hautematen dira, musika klasiko, jazz, abangoardia, rock edota flamenkoko kontzeptuak egokitzen baititu askatasun osoz.   Eva Klesse Quartett (Leipzig, Alemania) Eva Klesse (bateria), Philipp Frischkorn (pianoa), Evgeny Ring (saxoa), Robert Lucaciu (baxua) Eva Klesse-k medikuntza ikasteko asmoa zuen, baina musikak ikaragarri tiratzen zion, bateriak, batez ere, eta hobeto pentsatu zuen. Orain, urte batzuk geroago atzera begiratuta, ezin esan okertu zenik. 2013an jazzeko ikasketak amaitu ostean, bere taldea osatu zuen eta berehalaxe irabazi zuen Leipzigeko jazzeko musikari gazte onenen saria. Klessek talentu handiko alemaniar musikariak bildu ditu eta horrek are ederragoak egiten ditu haren konposizio txundigarriak. Zuzenean ikuslea hunkitzen duen laukotea da eta bakarlari guztiek maila bertsuan distiratzea lortzen dute. Taldearen lehen diskoa, Xenon (2014), Enja zigilu entzutetsuak argitaratu zuen eta JazzEcho alemaniar agentziak urteko errebelazio onenaren saria eman zion 2015ean. Rondo aldizkariak honela kalifikatu zuen: “talde zoragarri baten debut amestua”.   Uztailak 21, osteguna Water Boogie System (Göteborg, Suedia) Karin Verbaan (ahotsa, sintetizadoreak), Jonathan Albrektson (teklatuak), William Soovik (bateria), Viktor Reuter (baxua) 2011n sortutako laukote honek bulkada musikaletan oinarritutako puzzle landu bat eratzen du. Taldekideek Karin Verbaan abeslariaren betaurreko dalitarretatik begiratzen dute une sinfonikoz osatutako mundu zoragarri bat eraikitzeko. Soinua askotan hauskorra da, beste batzuetan eztandatsua, baina pasioz eta trebetasun instrumentalez betea beti, taldekideen arteko elkar-ulertzea islaturik geratzen dela. Buru irekia eta belarri arretatsua eskatzen duen musika da, jaurtitzen dituzten piezak bildu, aztertu eta dagokien tokian birkokatzeko.   Insufficient Funs (Dublin, Irlanda) Matthew Jacobson (bateria, konposizioak), Sam Comerford (saxo baxua) Saxofoi baxua ez da jazzeko ohiko musika-tresna, baina Sam Comerford-en eskuetan bikote dinamiko honen arreta-gune nagusi bihurtzen da. Instrumentuaren tinbre trumoitsu eta trinkoaren bitartez Comerford musika-tresna horren inprobisatzaile handiek –Roscoe Mitchell, Peter Brötzmann…– markatutako bideetatik barneratzen da. Matthew Jacobson bateria, esperientzia luzeko musikaria, arduratzen da proiektua katalizatzeaz; hark ezartzen ditu oinarri dinamikoa eta groovea, Comerford bere ehundura melodikoetan josta dadin. CHROMB! (Paris, Frantzia) Antoine Mermet (saxoa), Camille Durieux (teklatuak), Corentin Quemener (bateria), Lucas Hercberg (baxua) Picassok esan omen zuen behin artista guztiek osten dutela. Hori horrela baldin bada, CHROMB! frantses laukoteak proportzio epikoetako lapurreta egiten du. Askatasuna ebatsi diote jazzari, rockari, berriz, energia, ganberako musikaren egiturak bahitu dituzte eta inprobisazioaren eromena harrapatu dute, horiekin guztiekin soinu hedakor ia sinfoniko bat konjuratzeko. John Zorn eta Soft Machine-ren itzalak proiektatzen dira taldearen errepertorio landuaren gaindi, baina haien ikuspegi trebe eta fina freskotasun handikoa da eta, batez ere, jostaria.   Uztailak 22, ostirala João Barradas Trio (Lisboa, Portugal) João Barradas (eskusoinua), André Rosinha (baxua), João Lopes Pereira (bateria) João Barradas gaztea –24 urte ditu– kasu bakana da. Jazz garaikidean ia parekorik ez duen akordeoilari birtuoso honen talentu sinesgaitza mundu guztian goraipatua izan da, musikarien artean, batez ere. Gil Goldstein piano-jotzaile estatubatuarrak eskusoinu-inprobisatzaile konbentzigarrienen artean dauka. Nelson Cascaisek honako hau esan du Barradasi buruz: “musikari aparta da, oso teknika onekoa, fraseatze sofistikatukoa eta sormen ikaragarrikoa”. Nazioarteko hainbat eskusoinu lehiaketa irabazita egin zen ezagun, artean nerabe bat zela, eta berehala hasi zen musikari entzutetsuekin elkarlanak egiten (Avishai Cohen, Mark Turner, Greg Osby…).   Hilde Marie Holsen (Oslo, Norvegia) Hilde Marie Holsen (tronpeta, elektronika) Holsen-en lana paisaia inprobisatu zabalak eta ñabarduraz beteak sortzea da, denbora errealean prozesatutako lengoaia hunkigarri batekin, tronpetaren eta elektronikaren arteko muga-lerroak lausotzen dituela. Teknologiak gero eta rol garrantzitsuagoa jokatzen du inprobisatzaileen erreminta-kaxan, zeinahi musika-tresnaren mugak ikaragarri zabaltzen baititu. Holsenen kasuan, digitalaren eta analogikoaren arteko elkargunea horrela menderatzen duela, bistan dago intentzio musikal argi baten zerbitzuan jartzen duela teknologia. Haren debuteko diskoa, Ask, Hubro norvegiar zigiluak merkaturatu zuen iaz eta oso harrera ona egin zion kritikak.   Strobes (Londres, Erresuma Batua) Dan Nicholls (teklatuak, elektronika), Matt Calvert gitarra, elektronika), Joshua Blackmore (bateria elektronikoa eta akustikoa) Dan Nicholls soinu-inkisidorea buru dutela, Strobes hiruko britainiarraren egitekoa piztia musikala heztea, etxekotzea da, tresna elektroniko andana batez armaturik eta hainbat generotako esperientzia luzea baliatuz. Konposizio kolektiboaren, estudioko ekoizpenaren, zuzenean sampleatzearen eta bat-bateko jam-saioen bitartez, Strobes esfortzu handiegirik gabe mugitzen da inprobisazio elektronikoaren, polirritmo minimalistaren eta afrikar inspirazioko grooveen artean. Hiru musikari hauek, genero jakin baten loturetatik askaturik, soinu indibiduala eta eklektikoa sortzen dute.   Uztailak 23, larunbata Four Seasons (Graz, Austria) Gerhard Ornig (tronpeta), Karel Eriksson (tronboia), Vasilis Koutsonanos (baxua), Luis Andre Carneiro de Oliveira (bateria) Austriako Graz hirian egoitza duen talde batean Grezia, Brasil, Suedia eta Austriako musikariak elkartu izana Europako gaur egungo jazzaren paisaia aldakorraren erakusgarri bat da. Zenbait hiritako musika-kontserbatorioek –Grazekoa da horren adibide– lur emankorra eskaintzen dute hau bezalako talde bikainak haz daitezen, Ornig austriarraren tronpeta eta Eriksson suediarraren tronboia gidari dituztela. Erritmo-oinarri gogorrak eta akorderik gabeko egiturak espazio zabala eratzen dute musikariek beren talentu guztia gara dezaten. Argi geratzen da taldekideek ongi hartzen dutela elkar eta erditzen duten musikak nazioez gaindiko konposizio hori ispilatzen duela.   Julian Sartorius (Berna, Suitza) Julian Sartorius (bateria, perkusioa, jostailuak) Julian Sartorius bateria-jotzailearen obsesio bakarra erritmoa da. Literalki. Bateriaren eta perkusioko beste hainbat instrumenturen zentimetro bakoitza esploratzeko ahaleginean, Sartorius egunero erritmo berri bat sortzen tematu zen urtebete osoan, eta blog batean dokumentatu zituen bere aurrerapenak xehetasun handiz. Miaketa sistematiko eta jarraitu horri esker, teknika berriak eta ordura arte esploratu gabeko erritmo-lurraldeak aurkitu zituen. Bere erritmoekin new music deituaren, hip-hoparen eta inprobisazio abstraktuaren arteko mugei bultza eginez, Sartoriusek argitara ateratzen ditu perkusioko instrumentuen aukera mugagabeak.   Nordmann (Gante, Belgika) Mattias De Craene (saxo tenorra), Edmund Laurent (gitarra), Dries Geusens (baxua), Elias Devoldere (bateria) 2012an eratutako talde honek ibilbide meteorikoa izan du azken hiru urteotan, neurri handi batean, jazz progresiboa eta rocka nahastu dituelako erabakitasun osoz. Ikuspegi musikal horri esker, Nordmann etengabeko zubigintzan mugitzen da jazzeko eta rockeko zirkuituen artean: jazzeko zenbait sari irabazi dituzte Belgikan eta finalista izan dira rockeko batean; gainera, taldearen lehen diskoa, Alarm arrakastatsua (2015), aldi berean merkaturatu zuten rockeko diskoetxe batek eta jazzeko beste batek. [post_title] => 12 Points, europar jazzeko talentu gazteen jaialdiak, egitarau berritzailea eta dinamikoa iragarri du Heineken Jazzaldirako [post_excerpt] => [post_status] => publish [comment_status] => closed [ping_status] => open [post_password] => [post_name] => 51-heineken-jazzaldia-12-points [to_ping] => [pinged] => [post_modified] => 2016-05-03 12:41:11 [post_modified_gmt] => 2016-05-03 10:41:11 [post_content_filtered] => [post_parent] => 0 [guid] => http://heinekenjazzaldia.eus/?p=7075 [menu_order] => 0 [post_type] => post [post_mime_type] => [comment_count] => 0 [filter] => raw ) [comment_count] => 0 [current_comment] => -1 [found_posts] => 52 [max_num_pages] => 9 [max_num_comment_pages] => 0 [is_single] => [is_preview] => [is_page] => [is_archive] => 1 [is_date] => [is_year] => [is_month] => [is_day] => [is_time] => [is_author] => [is_category] => 1 [is_tag] => [is_tax] => [is_search] => [is_feed] => [is_comment_feed] => [is_trackback] => [is_home] => [is_404] => [is_comments_popup] => [is_paged] => 1 [is_admin] => [is_attachment] => [is_singular] => [is_robots] => [is_posts_page] => [is_post_type_archive] => [query_vars_hash:WP_Query:private] => 0a826e2027094b2d31e22ab4d91eea38 [query_vars_changed:WP_Query:private] => [thumbnails_cached] => [stopwords:WP_Query:private] => )

Berriak

1 6 7 8 9