single

ARTISTAK

Abonamendua Bagatelles Marathon

0

Zorm

John Zorn Donostian izango dugu berriro, Heineken Jazzaldian, 2013an bere Masada Marathon ikuskizunak lortutako arrakasta itzelaren ondoren. Oraingoan, Bagatelles Marathon dakarkigu, zeina arratsaldeko bi saiotan emango baita, Kursaal auditorioan: uztailaren 27an bata eta hurrengo egunean, 28an, bestea. Musika-maratoi honetan 14 taldek hartuko dute parte John Zorn-en The Bagatelles musika-liburu berri eta luzeko 50 konposizio baino gehiagoren interpretazioan. Parte hartuko duten musikarien artean daude –hogeita hamarretik gora izango dira– Mary Halvorson, Marc Ribot, Kris Davis, Julian Lage, Dave Douglas, Joey Baron, Craig Taborn, Peter Evans, John Medeski, Ikue Mori, Erik Friedlander, Mark Feldman, Sylvie Courvoisier, Kenny Wollesen, Trevor Dunn eta Zorn-en sormen-unibertsoa oso ongi ezagutzen duten beste hainbat. Bagatelles Marathon John Zornen unibertso musikal ia amaigabearen mikrokosmos txundigarri bat dugu. Bertan, bere zirkulu hurbileneko artistek ez ezik, rocketik, jazzetik eta musika klasikotik datozen beste hainbat artista gazte distiratsuk hartzen dute parte, guztiak ere New Yorkeko eszena artistiko zorabiagarriko protagonistak.

Uztailak 27, 18:00h.: John Zorn: Bagatelles Marathon I

Uztailak 28, 17:00h.; John Zorn: Bagatelles Marathon II

EROSI