single

ARTISTAK

Adrien Brandeis

0

Adrien-Brandeis

Adrien Brandeis (pianoa)

Adrien Brandeis Annecyn 1992an jaiotako jazzeko piano-jotzailea eta musikagile frantsesa da. Niza eta Pariseko kontserbatorioetan Robert Persi eta Manuel Rochemanekin ikasketak egin ostean, bere lehen albuma, Euforia, ekoiztu eta argitaratu zuen 2018an. Musikari gazte eta aldabera honek –Michel Camilo, Bill Evans edota Chick Corea aipa daitezke Brandeisengan eragina izan dutenen artean– jazz tradizionala konbinatzen du beste joera moderno batzuekin, jazza, musika latinoa eta afrokaribetarra barne direla. Lirismo handia du pianoa jotzeko orduan, eta kutsu urbano bat eransten dio.