single

ARTISTAK

Ana Bejerano Concept

0

Ana-BejeranoWEBConcieros JUNIO copia

Ana Bejerano (ahotsa), Miguel Salvador (gitarra), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Gorka Iraundegi (bateria)

Ana Bejeranok berak eta Miguel Salvadorrek 2012an osatutako jazzeko laukotea da. Hasi zirenean, emankizun bakoitzeko premien arabera osatzen zuten errepertorioa, harik eta 2014an bai taldea eta bai errepertorioa finkatu zituzten arte. Emaitza jazz klasikoaren soinua zuen formazio bat izan zen. Batzuetan, Ella Fitzgerald gogorarazten digute, beste batzuetan Billie Holiday, baina beti Ana Bejeranoren izaera propio eta pertsonalarekin. Mocedades taldean 1985 eta 1993 artean abestu eta hiru disko argitaratu ostean (Colores, 1985ean, Sobreviviremos, 1987an eta Íntimamente, 1992an), jazzeko eta bossa novako estandarrez eta baladaz osatutako bilduma hau dakarkigu.