single

ARTISTAK

Atomic + Trondheim Jazz Orchestra

0

Atomic-2Magnus Broo (tronpeta), Fredrik Ljungkvist (saxoa, klarinetea), Håvard Wiik (pianoa), Ingebrigt Håker Flaten (baxua), Hans Hulbækmo (bateria), Signe Emmeluth (saxo altua), Per “Texas” Johanson (saxo tenorra), Hild Sofie Tafjord (tronpa), Ole Jørgen Melhus (tronboia), Ola Kvernberg (biolina), Lene Grenager (txeloa), Kyrre Laastad (bateria, perkusioa)

Atomic eskandinaviar taldea, duela hamabost urte Kursaaleko Terrazetan eskaini zituen hiru emanaldietan hain inpresio ona utzi zigun hura, bere bertsio ondu eta handituarekin datorkigu, Norvegiako Trondheim Jazz Orchestrako 8 musikari gehitu baititu taldera. Ipar Europako musikariek, gehienetan, musika heziketa onaren fama izaten dute, baina hoztasuna egozten zaie jotzeko orduan. Hauek, ordea, benetako birtuosoak dira nor bere instrumentuarekin, baina, aldiz, ez dira batere hotzak. Hain zuzen ere, beren inprobisazio indarragatik eta komunikazio ahalmenagatik nabarmentzen dira.Gaur-gaurkoz, europar jazzeko supertaldea dugu Atomic.

Artistaren webgune ofiziala