single

ARTISTAK

Baldo Martínez Grupo: Vientos cruzados

0

Baldo-Martinez-web

David Herrington (tronpeta, fliskornoa), Juan Saiz (txirula/, saxo tenorra), Pedro López (bateria, perkusioa), Baldo Martínez (kontrabaxua)

Baldo Martinez galiziar kontrabaxu-jotzailea Espainian egiten den jazz garaikidea ongien ordezkatzen duten musikarietako bat da. Interes artistiko handiko konta ezin ahala proposamenetan hartu du parte, Portugal eta Galiziako musika tradizionalean oinarritutako “Projecto Miño” deitutik hasi eta Joachim Kuhn alemaniar pianistaren Iberia Trio osatzeraino, hiruko hartan jo baitzuen Heineken Jazzaldian. Vientos cruzados diskoak berresten du erreferentziako kontrabaxu-jotzailea dugula Baldo Martinez.

Artistaren webgune ofiziala