single

ARTISTAK

Belako

0

Belako

Josu Ximun Billelabeitia (gitarra), Lore Billelabeitia (baxua), Lander Zalakain (bateria), Cris Lizarraga (ahotsa)

Nazioartean proiekzio handienetakoa duen euskal taldeetako bat da Belako: hainbat artista ospetsurekin partekatu dute agertokia: Portishead, Two Door Cinema Club, Placebo, Nick Cave, Elvis Costello, The XX, Liam Gallagher… Espainian dena irabazi dute. RNEren El Ojo Crítico saria, talde errebelazioaren Rolling Stone saria, zuzeneko onenaren Iberian Music Awards saria, eta Artista Onenaren, Zuzeneko Onenaren eta Bideoklip Onenaren MIN sariak. MTVetarako eta Musika-kritikarien Elkartearen Ruido sarietarako ere izendatuta egon ziren. Azkena egin duten biran 100 kontzertutik gora eman dituzte Errusian, Japonian, Hego Korean, Mexikon, AEBetan, Alemanian, Ingalaterran, Eskozian, Filipinetan, Italian, Portugalen eta Frantzian.

Artistaren webgune ofiziala