single

ARTISTAK

Benny Green Trio

0

Benny-Green-(credit-Elde-Stewart)WEB

Benny Green (pianoa),  Mike Gurrola (kontrabaxua), Aaron Kimmel (bateria)

Benny Green dugu, 55 urterekin, bere karreraren erpinean dagoen beste piano-jotzaile bat. Hirukoan eskainiko duen emanaldian erakutsiko digu egungo bere proposamen artistikoak bizirik eta indarrean jarraitzen duela. 1987an Art Blakeyren Jazz Messengers taldeko partaide egin zenetik, bere lekua egiten jakin du eta etengabe eman ditu errezitaldiak bai piano hutsez, bai hirukoan eta bai beste artista batzuen laguntza lanetan. Beste askoren artean, grabazioak egin ditu Betty Carter-ekin (Grammy bat irabazi zuen Look What I Got abestiak), bai eta Ray Brown, Freddie Hubbard, Bobby Watson eta Milt Jacksonekin ere. 1997an, amets bat bete zuen, album bat argitaratu baitzuen, duoa eginez, bere babesle eta mentore Oscar Petersonekin: Oscar & Benny. Piano-estilo guztien aztertzaile nekaezina izanik, Green-ek Oscar Peterson, Erroll Garner, Phineas Newborn eta Bud Powell aipatzen ditu, berarengan eragin handiena izan dutenak zein izan diren galdetzean.