single

ARTISTAK

Cécile McLorin Salvant

0

Cecile-(credit-John-Abbot)WEB

Cécile McLorin Salvant (ahotsa), Sullivan Fortner (pianoa), Paul Sikivie (baxua), Kyle Poole (bateria)

Gaztea, desberdina, asmamen eta klase handikoa, Cécile McLorin Salvantek, jazzaren mundua iraultzeaz gainera, sasoi betean dagoela erakutsi du. Ez dago, azken urteotako jazzean, Cécile McLorin Salvantek baino ohore gehiago –eta hain denbora laburrean– irabazi duen jazzeko beste abeslaririk, 2010ean Jazzeko Thelonious Monk Nazioarteko Saria irabazi (Dee Dee Bridgewater, Dianne Reeves, Kurt Elling, Patti Austin eta Al Jarreau-k osatzen zuten epaimahaia) eta DownBeat aldizkari espezializatuak jazzeko emakumezko abeslari onena izendatu zuenetik. Cécileren Dreams & Daggers diskoak 2018ko Grammy saria irabazi du jazzeko ahozko disko onenaren kategorian, 2016an For One to Love diskoarekin irabazitakoa errepikatzen zuela.

Eduki interesgarriak

Ethan Iversonek, The Bad plus-eko piano-jotzaile ohiak, ingelesez Cécile McLorin Salvant-i egindako elkarrizketa: Interview with Cécile McLorin Salavant