single

ARTISTAK

Charles McPherson Quartet

0

Charles-McPherson (2)
Charles McPherson (saxo altua), Bruce Barth (pianoa), Mark Hodgson(kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

Charles McPhersonek ezin hobeto ekin zion bere biografia musikalari: Charles Mingus kontrabaxu-jotzaile handiarekin lan egin zuen 1960tik 1972ra. Geroztik, kontinente guztietan egin ditu birak, bai bere taldeen buruan edota maila handiko artistekin elkarlanean: Lionel Hampton, Wynton Marsalis, Dizzy Gillespie, Randy Brecker eta beste hainbat. McPherson izan zuen jazzari buruzko aholkularia Clint Eastwood-ek Bird filma (Charlie Parker jazzeko jeinuaren biografia bikain bat) zuzendu zuenean. Bera izan zen Parker-en filmeko zati guztiak jo zituena ere. Charles McPherson-ek nazioarteko jazzeko izen handietako bat izaten jarraitzen du. Eta Bruce Barth dakar lagun gisa, bere talde propioen buruan Heineken Jazzaldian jada izana den pianista bikain bat.

Artistaren webgune ofiziala