single

ARTISTAK

Christian Scott, Terrace Martin, Taylor McFerrin, Robert Glasper, Derrick Hodge & Justin Tyson: R + R = NOW

0

R+R=-NOW

 

Robert Glasper (pianoa, teklatuak), Christian Scott (tronpeta), Terrace Martin (vocoder, saxoa), Derrick Hodge (baxua), Taylor McFerrin (sintetizadoreak, erritmoak), Justin Tyson (bateria)

Hau bai dela super-talde garaikidea. Talentu gaztea gainezka. New jazzaren puntakoak ditugu. Robert Glasper ideia musikal konplexuak dituen teklista bat da eta argi eta garbi adierazten ditu Experiment izeneko bere taldearen buruan, zeina, oraingoan, bere proiektu berriaren zerbitzuan jarri baitu: R + R = NOW, hau da, gaurko munduaren egoerari buruzko gogoeta soziopolitiko eta artistiko bat. Christian Scott tronpetaria moldeak hausten dituen beste gazte bat da; New Orleansen, bere jaioterrian, edan zuen jazzaren iturrietatik, bere estilo propioa garatzeko. Harrokeria puntu horrekin bai jazzeko puristak eta bai hip-hop komunitatekoak erakartzen ditu. Terrace Martin, berriz, momentuko musikaria dugu: saxofonista, konpositore, abeslari, rapero, ekoizle (Kendrick Lamar, Snoop Dog, Busta Rhymes eta Stevie Wonder-ena, esate baterako). Iazko Heineken Jazzaldian ezagutu eta gozatu genuen, Herbie Hancocken boskotean. Taylor McFerrin teklista, DJ eta beatboxerrak bere aita Bobbyren karismaren zati bat heredatu du. Horrek guztiak bloke erritmiko guztiz sendoa eskatzen du atzean. Horretarako daude Derrick Hodge baxu-jotzailea, hip-hop eta r&b kategorietan Grammy sariak irabazi dituena eta Justin Tyson bateria-jotzailea, gaztea izan arren Mos Def eta Esperanza Spalding-ekin esperientzia metatu duena.

ChangeOfTone