single

ARTISTAK

Curt Wilson Alumni Big Band

0

Curtis-Wilson-web

Curt Wilson (zuzendari artistikoa), Wayne Atchley (baxua), David Williams (gitarra), Drew Ruiz (perkusioa), Tom Laney (pianoa), Alan Burton (saxo altua), Marc Bellomy (saxo altua), Kevin Love (saxo baritonoa), Rene Ozuna (saxo tenorra), Harry Tschoerner (saxo tenorra), Todd Burrer (tronboia), Skipper Dolt (tronboia), Chuck Compher (tronboia), Jacob Small (tronboia), Tony Yarbrough (tronpeta), Mike Rogers (tronpeta), Sammy Tork (tronpeta), John McDonald (tronpeta), Trent Evans (tronpeta)

Banda handi honetako kideak Ft. Worth-eko Texas Christian Universityko ikasle ohiak dira, TCU School of Music-eko irakasle emeritua den Curt Wilsonen inguruan bilduta. Taldekideek nork bere ibilbidea du irakasle, mediku edo enpresaburu gisa, baina, jazzari dioten atxikipenak eramanda, hainbat jira egin dituzte Ingalaterran, Frantzian eta Italian, eta joaldi entzutetsuak eskaini dituzte Umbria Jazz Festival-en, Londreseko Royal Academy of Music delakoan eta Jazz à Juan frantses jaialdian.