single

ARTISTAK

Dan Barrett Classic Jazz All Stars

0

dan barrett (2)

Dan Barrett (tronboia), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Nicky Parrott (ahotsa, kontrabaxua), Michael Keul (bateria)

Dan Barrett kaliforniar tronboi-jotzaile eta musika-moldatzailea azken hamarraldiotako jazzeko estilista handietako bat da. Benny Goodman, Woody Herman edota Buck Clayton-en orkestretako kide izan da, eta lehen mailako hainbat artistaren –Rosemary Clooney, Mel Tormé, Tony Bennett…–laguntza-lanak egin ditu hainbat kontzertu eta grabaziotan. Halaber, film ospetsuen soinu-bandetan ere parte hartu du, adibidez, Francis Ford Coppolaren Cotton Club-en, edota Bullets over Broadway, Mighty Aphrodite eta Everyone Says I Love You filmetan, hirurak Woody Allenenak. Hainbat nazionalitatetako musikari gailenez osatutako talde bat izango du lagun, jazz klasikoaren zaleentzat gozamen hutsa izango den kontzertu batean.