single

ARTISTAK

Diana Krall

0

Diana-Krall

Diana Krall (pianoa, ahotsa), Robert Hurst (kontrabaxua), Karriem Riggins (bateria). Artista gonbidatu bereziak: Joe Lovano (saxoa), Marc Ribot (gitarra)

Diana Krall artista aparta da hala pianista nola abeslari modura. Agertokian erakusten duen dotoreziak, beti gustu onez aukeratu ohi duen errepertorioak eta haren kalitate ukaezinak azken bi hamarraldiotako jazzeko ezinbesteko izen bihurtu dute. Eta begi ona du bere lankideak hautatzeko orduan ere. Oraingoan Joe Lovano dakar artista gonbidatu gisa, hau da, jazzeko saxofoi-jotzaile garrantzitsuenetako bat, distira handikoa bere taldeen buruan ari denean eta luxuzko lankidea laguntza lanak egin behar dituenean, kasu honetan bezala. Espero izatekoa da kontzertu bikaina eskainiko duela Diana Krall-ek, Lovanorekin eta bere ohiko beste bi lankideekin batera: Robert Hurst (kontrabaxua) eta Karriem Riggins (bateria).

Artistaren webgune ofiziala