single

ARTISTAK

DJ Tahira

0

Tahira-web

Brasilgo Sao Paulon bizi den prestigio handiko DJa da Tahira. Aditua Latin, Brazilian, Afro, Jazz, Soul edota Funk soinuak ziztatzen, berdin garaikideak nola “vintage” kutsukoak, aldi berean, eta erdibana. Azken urteotan munduko hainbat hiritan mugitu da: Londres, New York, Paris, Berlin, Helsinki, Ottawa… EBS Podcast atariaren arduraduna da, Interneteko ezinbesteko ataria eta podcast-a Brasilgo musika berria ezagutu nahi bada; halaber, haren ardurapekoa da herrialde hartako lan berriak argitaratzen dituen EBS Diggin diskoetxe interesgarria ere, non Brazuca serieak bildumatzen baititu.