single

ARTISTAK

Donny McCaslin Quintet: Blow

0

DonnyMcCaslinDonny McCaslin (saxo tenorra), Jeff Taylor (ahotsa), Jason Lindner (pianoa), Jonathan Maron (baxua), Zach Danziger (bateria)

Donny McCaslin-ek zur eta lur utzi zituen hainbat ikus-entzule 2017ko Heineken Jazzaldian eskaini zuen joaldi miragarrian. Ezagutzen zutenek (2016an ere jo zuen Steps Ahead Reunion Tour-eko kide gisa eta Blackstar David Bowie betierekoaren azken diskoan parte hartu zuen) bazekiten haren mailaren berri, baina askorentzat egundoko aurkikuntza izan zen. McCaslin-ek esperientzia aipagarria du jazzaren munduan: elkarlanak egin ditu Steps Ahead, Gil Evans, Danilo Pérez eta Dave Douglas-ekin, eta, 2004an, jazzeko instrumentista bakarlari onenaren Grammy sarirako izendatu zuten.

Donny McCaslin eta Maria Schneider aurretik ere elkarrekin lan eginak dira eta Jazzaldiko saio berean izango ditugu: lehenengoan McCaslin izango da protagonista bere boskotearen buruan eta bigarrenean Maria Schneider-ek zuzenduko du Ensemble Denada. Azkenean, McCaslin-ek Schneider-ekin eta Ensemble Denada-rekin bat egingo du elkarrekin Sue (Or in a Season of Crime) interpretatzeko, hau da, Schneider-ek Bowie-rentzat 2014an idatzitako abestia, zeinarekin irabazi baitzuen Grammy saria. Pieza hori izan zen Blackstar-en ernamuina ere. Hain zuzen, Schneider-ek gomendatu zion Bowie-ri Donny McCaslin kontrata zezan Blackstar grabatzeko.

Artistaren webgune ofiziala