single

ARTISTAK

Gregory Porter: Symphonic Tribute to Nat King Cole

0

Gregory-Porter-(credit-Erik-Umphery)WEB

Gregory Porter (ahotsa), Chip Crawford (pianoa), Jahmal Nichols (baxua), Emanuel Harrold (bateria), Tivon Pennicott (saxo tenorra)

Arkaitz Mendozak zuzendutako orkestra sinfonikoa

Gregory Porter-ek egundoko arrakasta bildu zuen 2017ko Heineken Jazzaldian. Arrazoi horregatik, Jazzaldiko antolakuntzak aurten ere programatzea erabaki du iazkotik erabat bestelako proiektu batekin, berriro ere ikus-entzuleen babesa lortuko duen uste osoarekin: Nat King Cole hilezkorraren abestiak, orkestra sinfoniko bat lagun duela. Aho-teknika ukaezinaz gainera, sentiberatasun berezia eduki behar da Nat King Coleren errepertorioarekin ausartzeko, eta Gregory Porter-ek biak ditu. Jazzeko gizonezko-ahots garrantzitsuena da gaur egun. 2014 eta 2016ko jazzeko ahozko disko onenaren Grammy sariak irabazi zituen eta haren albumak dira Internetetik gehien jaisten diren jazzeko diskoak, CD tradizionalen milioika kopia saltzeaz gainera.