single

ARTISTAK

Houston Person Trio

0

HOUSTON-PERSON-2

Houston Person (saxo tenorra), Ben Paterson (organoa), Willie Jones III (bateria)

Houston Person, 84 urte bizkarrean dituela, saxo tenorraren beterano handietako bat dugu. Gene Ammons-engandik datorren soinu biribil eta indartsuko saxofonista saga horren jarraitzailea da Person. Ez zen gaizki moldatu swing-aren eta hard bop-aren aroetan eta, azkenik, soul jazzaren ordezkari onenetako bat bilakatu zen. 75 disko grabatu ditu bere izenean, eta beste asko Don Ellis, Cedar Walton, Etta Jones, Lena Horne, Horace Silver eta beste hainbat artista gailenekin elkarlanean.