single

ARTISTAK

Jacob Collier Quartet

0

Jacob Collier (ahotsa, hainbat instrumentu), Rob Mullarkey (baxua), Pedro Martins (gitarra), Christian Euman (bateria)

Londresen jaiotako jazzeko enfant terrible honek, hogei urte dituen arren, hainbat instrumentu jotzeaz gainera, bikain abesten du. Egundoko ospea bildu zuen etxean egindako bideo-klipei esker, non Stevie Wonder, Michael Jackson eta beste hainbaten pieza klasikoen bertsioak egin baitzituen. Denbora asko baino lehen ikusi zen txantxa bat baino zerbait gehiago zela hura: bi Grammyk eta Quincy Jones berberaren aitaordetzak berresten dute Collier gertakari unibertsal bilakatu dela jada. “Denbora luzez egon naiz horrelako gazte bat agertu zain, egiazko jeinu bat da. Ez dut bera bezalakorik beste inor entzun, talentu ikaragarria du”, esan du Quincy Jones-ek hari buruz. Bere hirurogeita hamar urteko ibilbidean, Duke Ellington, Count Basie, Billie Holiday, Sarah Vaughan, Frank Sinatra, Ray Charles, Miles Davis, Aretha Franklin, edo Michael Jackson bezalako izenekin lan egin duen norbaiten hitzak dira. Jones-ek ekoiztu zuen Jacob Collier-en lehen diskoa ere, In My Room, 2016an argitaratu zena (bigarrenak 2018an ikusiko du argia).

youtube channel Jacob Collier