single

ARTISTAK

Jamie Cullum

0

Jamie-Cullum

Jamie Cullum (pianoa, ahotsa), Tom Richards (saxoa, teklatuak, ahotsa), Rory Simmons (tronpeta), Brad Webb (bateria, ahotsa), Loz Garratt (baxua, ahotsa), Tom Varrall (gitarra)

Jamie Cullum-ek ez du aurkezpenik behar Donostian. Bisita-txartel miresgarria utzi zuen 2015ean, hiru emanaldi gogoangarri eskaini zituenean Heineken Jazzaldian: DJ modura, pianoko bakarlari gisa eta bere taldearen buruan. Cullum-i gogo-berotasuna dario parrastaka, bizipoza, indarra eta musika, batez ere musika. Hunkigarria da “crooner” zaharren modura pianoan eserita abesten duenean, eta ikus-entzuleak izugarri berotzen ditu bere taldearen buruan ari denean. Oso gazterik hasi zen, eta bide luzea geratzen zaio oraindik. Haren karisma, indarra eta ahots imitaezina direla eta, programazio onenetara ekarri nahi izaten den artista da. Cullumi gustatzen zaio Donostia, eta Donostiak gogoko du Cullum. Amodioa ez da eten.

Artistaren webgune ofiziala