single

ARTISTAK

Joan Baez: Fare Thee Well… Tour 2019

0

Joan-Baez-BUENA

Joan Baez (ahotsa, gitarra), Dirk Powell (mandolina, gitarra, baxua, pianoa, biolina), Gabriel Harris (perkusioa), Grace Stumberg (ahotsa)

Joan zen mendeko 60ko hamarraldian, Estatu Batuetako folk musika eta “protesta abestia” deitua mundu guztira zabaldu izanaren arduradun nagusietako bat dugu Joan Baez. Haren ahots samurra eta abestien hitzetan erakusten zuen konpromiso soziala zirela eta, erreferentzia bat bilakatu zen Joan Baez bai musikan eta bai hainbat kausa aurrerakoientzat: eskubide zibilak aldarrikatzen zituztenek eta Vietnamgo Gerraren aurka zeudenek We Shall Overcome (Garaituko dugu) himnoaren Joan Baezen bertsioa abesten zuten manifestazioetan. Hirurogei urte geroago (1959ko Newport Folk Festival-en eman zen ezagutzera), Joan Baezek erreferente bat izaten segitzen du. Orduko ahotsarekin kantatzen du oraindik eta garai hartako konpromisoari eusten dio. Azkeneko diskoan erakusten du –Whistle Down the Wind (2018)– haren ekarpena bizi-bizirik dagoela oraindik. Joan Baez zuzenean ikusteko azken aukera izan daiteke, bere agurreko bira izango baita.

Artistaren webgune ofiziala