single

ARTISTAK

Joshua Redman-Ron Miles-Scott Colley-Dave King: Still Dreaming

0

Joshua-Redman

Joshua Redman (saxoa), Ron Miles (tronpeta), Scott Colley (kontrabaxua), Dave King (bateria)

Joshua Redman 90eko hamarraldian sortutako saxofonista karismatikoenen artean dago. Still Dreaming proiektua aurkeztera dator, zeina, egia aitortzera, 2018an argitaratutako jazzeko disko onenen artean baitago. Still Dreaming diskoaren inspirazioa bere aita Dewey Redman-ek 1976 eta 1987 artean zuzendu zuen Old and New Dreams bandatik datorkio. Ornette Coleman-en ikaslez eratutako talde mitiko hartakoak ziren Don Cherry, Charlie Haden eta Ed Blackwell ere. 2015ean izan genuen Joshua Redman Heinekin Jazzaldian azkeneko aldiz, The Bad Plus-ekin etorri zenean, oso bestelako proiektu batekin, eta esan behar da aho-gustu ona utzi zutela hemengo ikusleen artean. Oraingoan laguntzaile paregabeak dakartza: Ron Miles tronpetan, Scott Colley kontrabaxuan eta Dave King baterian.

Artistaren webgune ofiziala