single

ARTISTAK

K3

0

K3

Concieros JUNIO copiaMiguel Salvador (gitarra), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Ander Hurtado de Saratxo (bateria)

Duela gutxi sortutako jazzeko hiruko hau esperientzia luzeko musikariek eratu dute. Hala, hiruen talentua eta energiak baturik, hainbat estandarrez eta konposizio propioz osatutako estilo ireki bati forma ematea lortu dute,  non Gilad Hekselman, Greg Osby edo Charlie Haden musikarien eragina antzematen baita, free jazz, swing eta latin estiloak bateratzen dituztela. Miguel Salvadorren akorde eta giro espazialek, Marcelo Escrichen kontrabaxu nostalgikoarekin nahasturik eta Ander Hurtadoren bihotz indartsuak bultzaturik oso proposamen sendoa eratzen dute, guztiz egokia abangoardiaren zaleentzat eta, aldi berean, perfektua jazz purua maite duten haientzat.