single

ARTISTAK

Kenny Barron Quintet

0

Kenny-Barron-(credit-Fran-Kaufmann)WEB

Kenny Barron (pianoa), Jeremy Pelt (tronpeta), Dayna Stephens (saxo tenorra), Kiyoshi Kitagawa (baxua), Johnathan Blake (bateria)

Kenny Barronek erakutsiko du, etorkizun distiratsuko musikariz jositako egungo bere boskotearen buruan –Mike Rodriguez tronpetaria eta Dayna Stephens saxofoi-jotzailea, bereziki–, heldutasun artistikoaren gailurrean dagoela. Bere azken diskoa, Concentric Circles,  aurkeztuko du Barronek, aspalditxoan boskotean grabatu duen lehena. Barronen ezaugarri behinenetakoak errepertorioa hautatzeko orduan duen gustu aparta eta interpretazioan erakusten duen dotorezia dira. Bera da be-bop pianoaren tradizioari eusten dion izar nagusia, Hank Jones edo Tommy Flanagan bezalako izen historikoekin bat eginez, nahiz eta Barron, oraindik ere, sormen-lurralde berrietan abenturatu ohi den, bere ibilbide luzearen hasierako freskotasun berberarekin. 2000. urtean jaso zuen Donostiako Jazzaldia Saria eta 2005eko Heineken Jazzaldian bere maisutasun guztia erakutsi zuen hiru formazio desberdinen buruan: bikotean, hirukotean eta boskotean.