single

ARTISTAK

Lara Vizuete Quartet

0

Lara-Vizuete-web

Lara Vizuete (ahotsa), Marcos Salcines (pianoa), Ernesto Larcher (kontrabaxua), Mikel Urretagoiena (bateria)

New York Jazz Master of Music delakoan Groningenen (Herbehereak) eta New Yorken ikasketak egin ostean, Mirandan jaiotako Lara Vizuete abeslaria Alba izeneko proiektu berri batean murgilduta dago, zeina Groningenen eman zuen Master Amaierako Errezitalditik sortu baitzen. Lan berri honen oinarrian dagoen ‘filin’ estiloa 1940ko hamarraldian Habanan (Kuba) sortutako mugimendu artistiko bat da, hau da, boleroaren bilakaera bat, garaiko jazz-musikaren eraginpean.

Artistaren webgune ofiziala