single

ARTISTAK

Las Hermanas Caronni

0

Caronni-web

Gianna Caronni (klarinetea, klarinete baxua, ahotsa), Laura Caronni (biolontxeloa, ahotsa)

Caronni ahizpek –Argentinan jaioak dira– arrakasta artistiko garrantzitsua lortu dute gaur egun bizileku duten Frantzian. Bikiak dira, hamar minutuko tartearekin jaio ziren Rosarion, Parana ibaiaren ertzean, eta sinkronizazio hori ederki antzematen da haien emanaldietan. 12 urte zituztela hasi ziren Argentina guztian emanaldiak eskaintzen, Buenos Aireseko Colón Antzokiko Orkestra Akademikoaren barruan. 90eko hamarraldiaren azken aldera Frantziara lekualdatu ziren beren musika-ikasketak Lyongo Kontserbatorioan osatzeko asmotan. Caronni ahizpek urregintza musikala egiten dute: tangoan eta milongan oinarri harturik, musika klasikoko eta frantziar chansoneko hainbat filigrana txertatzen dituzte.

Logo OARA WEB

Akitania Berria Eskualdeko Bulego Artistikoaren eta Musiques de Nuit Diffusion / Rocher de Palmer erakundearen laguntzaz.

logo_rocher_noir-WEB