single

ARTISTAK

Love & Revenge: Music and Cinema from the Arab World

0

L&R

Rayess Bek (makinak), Mehdi Haddab (oud elektrikoa), Julien Perraudeau (teklatuak), La Mizra (bideo-konposizioa zuzenean)

Orain arte ikusitako guztiaren erabat bestelako ikuskizuna da hau. Arabiar musika modernoa eta antzinako film arabiarretako pasarteak konbinatzen ditu. Pelikula haiek pasioz betetako melodramaren eta Hollywooden inspiratutako komedia musikalaren artean mugitzen ziren, hori bai, ukitu kitsch zoragarri batekin. Film haietako protagonistak benetako idoloak izan ziren arabiar mundu osoan: baziren aktoresak, hala nola Souad Hosni egiptoarra edota Sabah libanoar izarra; dantzariak: Samia Gamal edo Tahia Carioca; eta abeslariak: Leila Murad, Farid El Attrache, haren arreba Asmahan edota Um Kalsoum hilezkorra. Irudiekin batera eskainiko den musikak harritu egingo du hainbat entzule, dezente aldentzen baita tradiziozko arabiar musikaren kontzeptutik. Gainera, une gogoangarriak ditu, adibidez, Love & Revenge filmeko soinu-bandaren parte den balts egiptoar-vienatar paregabe hori. Hain zuzen ere, 1944ko pelikula horrek ematen dio izena ikuskizunari.