single

ARTISTAK

Maria Schneider & Ensemble Denada

0

Ensemble-Denada-og-Maria-Schneider

maria-Schneider-web

Maria Schneider Ensemble Denada-rekin batera dakarren proiektu iradokitzailearekin estreinatuko da Heineken Jazzaldian. Orkestra-zuzendari eta musikagile goraipatua da Schneider, bost Grammy sari irabazi ditu, kritikak eta ikus-entzuleek oso gogoko dute eta jazzeko izar erabakigarrienetako bat da une honetan. Halako talentua duen norbait baizik ezin zitekeen jarri Ensemble Denada banda norvegiarraren buruan, ez da alferrik Europa osoko talde berritzaileenetako bat. Oso errepertorio bariatua du talde honek, hala erritmoen nola doinuen ikuspegitik. Bandako kideak kontu handiz hautatu dituzte Norvegiako instrumentista onenen artean

Artistaren webgune ofiziala