single

ARTISTAK

Martirio & Chano Domínguez: A Bola de Nieve

0

Martirio

Martirio (ahotsa),Chano Domínguez (pianoa)

Hogei urte dira jada Martiriok mundua liluratu zuela, Chano Dominguez cadiztar pianista handiarekin batera, hainbat kopla klasiko jazzeko moldaketekin berrinterpretatu zituenean. Lankidetza hura Coplas de madrugá (1996) izenburuko diskoan islatu zen. Era horretan bidea ireki zioten bi estilo horien fusioari, gero hainbat artistak jarraituko zutena eta koplaren ernaberritzea ekarriko zuena. Urte batzuk geroago, beste azkoin-bira bat eman zioten gaiari, Acoplados (2005) grabatu zutenean, orkestra sinfonikorako eta big banderako moldaketekin. Martirio eta Chano berriro elkartu dira orain Ignacio Villa (Bola de Nieve goitizenez) kubatar pianista eta abeslari paregabea gogoratzeko. Gaztelaniaz mintzatzen diren herrialdeetako benetako ikonoa ez ezik, Bola de Nieve talentu handiko pianista eta abeslari aparta izan zen eta amodioaren eta umorearen inguruko gaiak kantatzen zituen. Samurtasuna, pasioa eta amodio-desengainuak aurkituko ditugu –baita umorea ere gainezka– ikuskizun berri honetan. Berriro izango ditugu Martirio eta Chano Donostiako Heineken Jazzaldian, non 1996an jardun baitzuten azkeneko aldiz.