single

ARTISTAK

Michel Portal, Vincent Peirani, Émile Parisien

0

portal-peirani-parisien-WEB

Michel Portal (klarinetea, saxoa, bandoneoia), Vincent Peirani (eskusoinua), Émile Parisien (saxo sopranoa)

Hogeita hamar urte inguruko bi musikari distiratsu (Peirani eta Parisien) eta beti bezain gazte jarraitzen duen laurogeiko beste bat –Michel Portal baionarra– askatasun osoz mintzatzen dira proiektu interesgarri honetan. Portal, jazzeko euskal musikarien dekanoa, artista sailkaezin horietakoa da, ustez mugiezina denari erronka egiten diona eta mundu guztia harritzen duena jotzen dituen musika-tresnetan erakusten duen maisutasunagatik. Peiranik eta Parisienek entzulea txundituta utzi zuten elkarrekin atera zuten lehen diskoarekin, Belle Époque (2014), zeinaren gainean Sidney Bechet-en itzala antzematen baita. Biek irabazi dute Victoires du Jazz saria, genero honetan Frantzian prestigio handiena duena.

MICHEL PORTAL: DONOSTIAKO JAZZALDIA SARIA

Michel Portal baionarra, jazzeko euskal musikarien dekanoa, artista sailkaezin horietakoa da, ustez mugiezina denari erronka egiten diona eta mundu guztia harritzen duena jotzen dituen musika-tresnetan erakusten duen maisutasunagatik. Klarinete-jotzaile aparta da, ezaguna musika klasikoaren munduan egin dituen Brahms eta Mozarten interpretazioengatik. Batez ere klarinete baxuan nabarmentzen da, Eric Dolphyren lorratzean, baina ez da atzera geratzen saxo altuarekin (hasieran Paul Desmond-en eraginpean), tenorrarekin eta sopranoarekin ere. Eta bandoneoia ere jotzen du. Instrumentu aniztasun horregatik, musikari buruz dituen ideiengatik eta agertokian inprobisatzeko duen ahalmenagatik, Michel Portal lehen mailako artista da Europako jazz free deituaren barruan. 1971n, egitura irekiko Unit proiektua jarri zuen abian, zeinak laborategi musikalaren rola jokatu baitu mugaz bestaldeko abangoardiako hainbat musikarirentzat. Portalek, elementu formal minimo batzuetatik abiatuta, agertokian bertan lantzen den obraren dimentsio kolektiboa aldarrikatzen du, baina konpositore gisa ere nabarmendu da, zinema eta telebistarako musika asko idatzi baitu.