single

ARTISTAK

Neneh Cherry

0

neneh-cherry-2

Neneh Cherry (ahotsa), Cameron McVey (ahotsa, Ableton), Preetesh Hirji (Ableton), Samson Srinuan (baxua, gitarra elektrikoa, sintetizadoreak), John Tonks (zuzendaritza musikala, bateria elektrikoa, perkusioa, Ableton), Iona Thomas (ahotsa, pianoa, baxua), Rosie Bergonzi (ahotsa, perkusioa, pianoa)

Neneh Cherry abeslariak ibilbide distiratsu bezain koloretsua darama orain arte, eta nazioarteko izar ukaezina bihurtu da Woman eta 7 Seconds abestiei esker edota Cole Porter-en I’ve Got You Under My Skin klasikoaren interpretazio txundigarria dela medio. Horiez gainera, proiektu berritzaileak sustatu ditu, hala nola jazz esperimentaleko The Thing talde eskandinaviarrarekin egindako elkarlana, hain zuzen ere, 2012ko Heineken Jazzaldian aurkeztu zuena, edota CirKus, zeinarekin 2007an izan baitzen Donostian. Ikusmin ikaragarria dago haren azken diskoa –Broken Politics (2018)– dastatzeko.