single

ARTISTAK

Nico Casal

0

Nico-Casal-web

Nico Casal (pianoa), Blanca García (txelo), Pablo Serrano (sintetizadoreak)

Nico Casal pianistak Oscar sari bat du. Zehatzago esanda, saria ez da soilik berea, baina haren ekarpenik gabe ezinezkoa zatekeen: 2015ean, Londresen ia hiru urte zeramatzanean konpositore gisa bizimodua atera nahian, Stutterer izenburuko film labur baterako musika idatzi zuen, eta Benjamin Clearyk zuzendutako lan hark eskuratu zuen, hain zuzen ere, sari preziatua. Casal Europako egungo konposizio-eskolaren urratsak jarraitzen dituen figura berri bat da, zeinak tradizio inpresionistaren, ambient estiloaren, zinemako musikaren eta poparen artean, pazientzia eta talentua uztartuz, publiko berri bat biltzea lortu baitu.

Artistaren webgune ofiziala