single

ARTISTAK

Ofertório: Caetano, Moreno, Zeca, Tom Veloso

0

Caetano-Veloso-2-WEB(c-Hercules-Rakauskas)

Caetano Veloso musikari maitatuenetakoa da Brasilen; musikagile guztiz emankorra ez ezik, dotoretasun aparta du abeslari gisa. Bere azken proiektua aurkeztuko du Donostian, hiru seme alboan dituela: Moreno, Zeca eta Tom. Caetano Veloso jotzen dute, Gilberto Gilekin batera, tropikalismoa deitu izan zaion korrontearen sortzaile, zeinak bossa novan eta Brasilgo beste estilo batzuetan txertatu baitzuen nazioarteko popa. Tropikalismoak tradizioa eta abangoardia uztartzen zituen, kultura jasoa eta herri kultura, landa eta hiria, eta Caetano Velosoren hitz zainduek jaso zuten tropikalismoa poesiaren kategoriara. Brasilgo musikako izen handi guztiekin lan egin du (João Gilberto, Gilberto Gil, Gal Costa, Maria Bethânia, Djavan, Roberto Carlos, Chico Buarque) eta nazioartean halako proiekzioa erdietsi duen musika horretako ikono nabarienetako bilakatu da.

Entzun Ofertório Spotifyen