single

ARTISTAK

Ola Onabulé

0

Ola-Onabule

Ola Onabulé (ahotsa), John Crawford (pianoa), Guillermo Hill (gitarra), Patrick Scales (kontrabaxua), Will Fry (perkusioa), Christopher Nickolls (bateria)

Ola Onabulé anglo-nigeriar abeslaria soularen egiazko zaldun gisa deskriba daiteke. Dotoretasuna, benetakotasuna, eta osotasuna artista sofistikatu honi aplika dakizkiokeen ezaugarriak dira. Horrekin batera, abeslari birtuosoa eta emozio-intentsitate handikoa da, istorio-kontalari ona izateaz gainera. Lagosen bizi izan zuen haurtzaroa eta Londresen gaztaroa, eta horrek guztiz markatu du Onabuléren nortasun artistiko nahastezina, bere azken diskoak erakusten duen bezala: It’s the Peace that Deafens (2018), hamabi abesti identitateaz, berradiskidetzeaz eta herriminaz. Jazzeko jaialdi garrantzitsuetan hartu du parte, hala nola Montreal eta Umbriakoetan, bere laukote eta boskoteen buruan, eta orkestrekin elkarlanean ere aritu da, Koloniako WDR Big Band-ekin, esate baterako. John Crawford dakar laguntza-lanak egitera, britainiar pianista bikain bat, bere karrera propioa duena eta, amaren aldetik, Donostian arbasoak dituena.