single

ARTISTAK

Sara Mansilla y los Juanes

0

sara-mansilla

Sara Mansilla (ahotsa), Juan José Cabillas (saxoa), Juan Rodríguez (gitarra)

Sara Mansillak jazzeko kantua ikasten du Musikenen eta argitaratu du jada bere lehen diskoa, Talking to the Wall, berak idatzitako hamar konposiziorekin. Kontzertu honetarako, disko horretako zenbait pieza eta jazz eta bluesko estandar batzuk prestatu ditu. Musikeneko beste ikasle batzuk ditu lagun proiektu honetan. Juan José Cabillas, hain zuzen, Juan José Cabillas with Strings taldekoa da eta bai Cabillasek eta bai Rodriguezek Ekhilore Quintet zuzentzen dute eta Nacho Soto: Experiment 64 taldeko kide dira. Esan behar da azken bi talde horiek ere Jazzaldian parte hartuko dutela aurten.