single

ARTISTAK

Sílvia Pérez Cruz-Toquinho-Javier Colina

0

Silvia-perez-cruz-webSílvia Pérez Cruz (ahotsa), Toquinho (gitarra, ahotsa), Javier Colina (kontrabaxua)

Lehen urratsak eman zituenetik, Sílvia Pérez Cruz kataluniar abeslaria aurrez inork zapaldu gabeko bideetatik dabil. Zerbait deigarria egiten bada, estilo guztiz desberdinetan aritzeko duen gaitasun harrigarri hori da, baina beti bere zigilu propioa ezarriz. Oinarri folk baten gainean, jazza, tropikalismoa, flamenkoa, fadoa, musika klasikoa eta umetan kulunkatu zuten habanerek utzitako oihartzuna aurkituko ditugu. Ahots-erregistro miragarria ez ezik, agertokian jarduteko berezko karisma du, baina garrantzizkoena da artista aparta dela. Toquinho gitarrista eta abeslaria, Brasilgo musikaren ordezkari paregabea, eta Javier Colina nafar kontrabaxu-jotzailea, espainiar jazzeko zutabeetako bat, lagun dituela datorrenez, bermatuta dago maila artistiko goreneko kontzertu zirraragarria.

Artistaren webgune ofiziala